Edukiak
  • Burnout (Langile errearen sindromea) kontzeptua, sintomak eta adierazteko moduak.
  • Arrisku-faktoreak eta babes-faktoreak. Zainketa eta autozainketa profesionala. Krisia eta aukera.
  • Arriskuaren kontzeptua. Arrisku-faktoreak: Hanka-sartzearen kultura, eraginkortasunik gabeko komunikazioa, atxikimendua, kexak eta aitzakiak, zereginak atzeratzea, denboraren joanean sinesmen eta emozio mugatzaileei eustea.
  • Babes-faktoreak edo prebentzio-baliabideak: Oinazearen kontzientzia, hobetzeko estrategia proaktiboak. Negoziazioa, elkarrizketa eta komunikazioa. Testuingurua sortzea eta elkarrizketak diseinatzea. Adimen emozionala.
  • Ni objektua-biktima alde batera uztea, eta ni subjektu-aktiboa bereganatzea.
  • Baliabide pertsonalen analisia. Automotibazioa, estresa autoerregulatzeko funtsezko tresna.


Helburuak
  • Portaera-patroiak eta esku-hartze sozialeko taldeetan lan egiten duten pertsonen osasunerako bizimodu desegokiak prebenitzea eta aldatzea.
  • Ingurune profesionalean alderdi kaltegarrien kontzientzia hartzea, pertsonek haiekin zer zerikusi dugun eta zer egin dezakegun.
Bideratzailea

JON VITUTIA

Hezitzailea eta psikoterapeuta izatean datza nire nortasun profesionala, taldeetan eta taldeekin lan egitea da nire pasioa.

20 urte baino gehiago daramatzat hirugarren sektorean, zenbait gizarte-esparru eta zenbait gizarte-zaurgarritasuneko esparrutatik lan eginez. Pertsonekin lan egiteak berekin dakarrenaren kontzientzia handia dut. Zailtasuna, mina, emozioa, desilusioa, eskakizuna eta autoeskakizuna, atsekabea, eta beste pertsona bat erabiltzea norberaren ongizaterako. Azkenean, zama bihurtzen da, eta zaila da hura ikustea eta hari aurre egitea.

Pertsonekin lan egiten dugun profesionalok gainean daramatzagun zailtasunei laguntzeko zereginak garatzen ditut. Gure zainketarako espazioak, hobeto lan egiteko eta gure lanarekin asebetetze handiagoa izateko espazioak aldarrikatzen ditut, salbatzaile rolak, dena aurrera ateratzeko gaitasuna, denetarako erantzun bat izatea ahaztuz.

Lekua Kastrexana eraikina, Bilboko Udal Aterpetxearen ondoanBasurto-Kastrexana errepidea70, 48002 BilbaoBilbobus, 28. zenbakia (aterpetxearen atari nagusian gelditzen da)Kotxea aparkatzeko aukera dago, doako parkinga
Iraupena 20 ordu
Datak

URRIA:

OSTEGUNA 10, OSTIRALA 11

OSTEGUNA 17, OSTIRALA 18

Ordutegia: 16:00etatik 21:00etara

Matrikulatzeko datak

Izena emateko epea: irailaren 27ra arte

Ikastaroan onartua izateko, izen-emate ordena errespetatuko da, beharrezkoa da:

1.- Ikastaroaren “parte-hartze konpromiso” espezifikoa bete eta sinatu (garrantzitsua da eremu guztiak betetzea).

2.- Zure NANa eskaneatuta.

3.- Azken nominaren goiburua.

Dokumentazioa prest duzunean, e-mail bidez bidali (formacion@edefundazioa.org helbidera) edo EDE Fundaziora ekarri beharko duzu.