Edukiak
  • Umoreak eta sormenak ongizate pertsonalean dituen ondorioak.
  • Sortu, barre egin, jolastu. Norabide berbereko hiru aditz.
  • Sormena eta umorea, norbere buruaren ezagutzaren zerbitzura.
  • Pertsonetan eta erakundeetan umorea eta sormena garatzeko teknikak.

 



Helburuak
  • Erakundeetan ikuspegi baikorra eskaintzen duten emozio positiboekin konektatzen ikastea.
  • Ongizate pertsonala eta erakunderako ongizatea eskaintzen duten elementuak identifikatzea
  • Umorea eta jarrera positiboa garatzeko baliabideak ezagutzea.
Bideratzailea

RAQUEL IMAZ QUIJERA

22 urte profesionalki pailazo lanetan. Horietatik 8 Oihulari clown taldeko kide.

Prestakuntza: dantza, antzerkia, mimika, ahozko narrazioa…

Hamabi ikuskizun baino gehiagotan hartu du parte. Horien artean: “De Profesión Princesa” ikuskizunean; emakumeek ipuin tradizionaletan duten rolarekin identifikatuta sentitzen ez diren bi pailazoren istorioa kontatzen du, eta “Pekín 36002”, 1995eko irailean egin zen emakumeen IV. Munduko Gailurrari buruz, biak Virginia Imazek zuzenduta.

Uneotan antzerki talde desberdinekin ari da elkarlanean, “clownclusionista” da eta clown eta ipuin tailerrak eskaintzen ditu.

“De aquí y de allá” antzerki taldearen zuzendaria, Goiztiri Elkartearen proiektua, gizarte-bazterkeriaren kontra lan egiten duen elkartea.”

Lekua EDE FundazioaSimon Bolivar kalea 8b - 48010 Bilbo.INDAUTXUko metroa (irteera Areiltza Doktoretik)
Iraupena 15 ordu
Datak

Astelehena, urriak 14

Asteazkena, urriak 16

Ostirala, urriak 18

Arratsaldez, 16:00etatik 21:00etara

Matrikulatzeko datak

Izena emateko epea: urriaren 4ra arte

Ikastaroan onartua izateko, izen-emate ordena errespetatuko da, beharrezkoa da:

 

1.- Ikastaroaren “parte-hartze konpromiso” espezifikoa bete eta sinatu (garrantzitsua da eremu guztiak betetzea).

2.- Zure NANa eskaneatuta.

3.- Azken nominaren goiburua.

 

Dokumentazioa prest duzunean, e-mail bidez bidali (formacion@edefundazioa.org helbidera) edo EDE Fundaziora ekarri beharko duzu.