Edukiak
  • Gizarte-kontularitzaren hastapenak
  • Erakundearen interes-taldeen mapa egitea. Interes-taldetzat hartuko dira erakundeak eragina jasotzen duten taldeak eta erakundean jarduketak gara ditzaketenak edo ez.
  • Interes-taldeek hautemandako balio-aldagaien analisia.
  • Balio-aldagaiak ekonomikoki zenbatzeko aukera ematen duten aldagaiak.
  • Sortutako gizarte-balioa ekonomikoki zenbatekoa den zenbatzea.
  • Sortutako balio osoa bistaratzea (finantzarioa, soziala eta ingurumenekoa).
  • Emaitzen aurkezpen grafikoa. Azken aholkuak aurkezpen eraginkor baterako

 



Helburuak
  • Erakunde baten jarduerak lurralde zehatz bateko pertsona multzoarengan zer inpaktu duen aztertzea, ez ekonomikoa soilik.
  • Erakunde batek sortutako gizarte-balioa kalkulatzea, erakundearen gizarte-kontularitza bihurtuko dena.
  • Erakunde baten interes-taldeak eta talde horiek gure erakundean zer balio-aldagai ikusten dituzten identifikatzea, monetiza daitezkeen adierazle bihurtzeko.
Bideratzailea

JOSE FELIX GONZALO

Esperientzia luzeko pertsona. Negozioarekin eta kudeaketarekin lotutako zuzendaritza-ardurak izan ditu, estrategiarekin, gobernu onarekin eta antolaketa-eraginkortasunarekin bat datozen helburuak eta erronkak dituzten proiektuen buru izanik. Kudeaketa aurreratuarekin eta jasangarritasunarekin konpromiso argia du.

Jose Felixek hau esaten du:

 “Gizarte-balioa sortzeko alderdi gakoak estrategian nola txertatu aholkatzen diet enpresei eta erakundeei, aholkulari eta irakasle lanak eginez, eta kudeaketa aurreratua sustatuz. Zeharkako kudeaketa-sistema baten ezarpena oinarritzat duten proiektuak garatuz. Sistema horrek gobernu onaren politika, compliance, jasangarritasuna, kalitatea, ingurumena, gizarte-ardura korporatiboa, gizarte-kontularitza eta informazioaren segurtasuna txertatuta izan behar ditu”.

Lekua Kastrexana eraikina, Bilboko Udal Aterpetxearen ondoanBasurto-Kastrexana errepidea70, 48002 BilbaoBilbobus, 28. zenbakia (aterpetxearen atari nagusian gelditzen da)Kotxea aparkatzeko aukera dago, doako parkinga.
Iraupena 20 ordu
Datak

AZAROA:

7, 8, 14 eta 15

16:00etatik 21:00etara

Matrikulatzeko datak

Izena emateko epea: urriaren 30ra arte

Ikastaroan onartua izateko, izen-emate ordena errespetatuko da, beharrezkoa da:

1.- Ikastaroaren “parte-hartze konpromiso” espezifikoa bete eta sinatu (garrantzitsua da eremu guztiak betetzea).

2.- Zure NANa eskaneatuta.

3.- Azken nominaren goiburua.

Dokumentazioa prest duzunean, e-mail bidez bidali (formacion@edefundazioa.org helbidera) edo EDE Fundaziora ekarri beharko duzu.