Edukiak
  • Datu pertsonalen babesa testuinguruan jartzea.
  • Araudi aplikagarria. Berrikuntzak.
  • Datu pertsonalen babesarekin lotutako oinarrizko kontzeptuak.
  • Derrigortutako subjektuak. Arduraduna, tratamenduaren karguduna
    eta Datuen Babeserako ordezkaria.
  • Datu pertsonalen babesaren esparruko printzipio orokorrak.
  • Datu pertsonalen babesarekin lotutako oinarrizko betebeharrak.
  • Ardura proaktiboa eta segurtasunaren kudeaketa.
  • Herritarren eskubideak beren pribatutasunarekin lotuta.
  • Kasu hipotetiko praktikoak.
  • Araudia betetzeko tresnak.


Helburuak
  • Izaera pertsonaleko datuen babeserako oinarrizko kontzeptuak eta printzipioak ulertzea.
  • Erakundeek datuen babesa betetzeko zer betebehar dituzten jakitea.
  • Araudia betetzeko tresnak izatea.
Bideratzailea

NAIARA SOUTO

Abokatua da, datu pertsonalen babesean eta zuzenbide digitalean aditua.

Neurriko sormenezko irtenbideak bilatzen hamabost urte baino gehiagoko esperientziarekin, sektoreko profesional honek bezeroei laguntzen die, eguneroko jardueran datuen babesaren araudiaren betetzea txertatzen.

Enpresa eta erakunde mota orori eman dizkio zerbitzuak: ETEak, enpresa handiak, Administrazio Publikoa eta diru-irabazi asmorik gabeko erakundeak. Aholkatu egin die eta datu-babesen aholkularitza- eta auditoretza-proiektuak egin ditu, zenbait forotan gai horri buruzko prestakuntza emateaz gain.

Lekua EDE FundazioaSimon Bolivar kalea 8b - 48010 Bilbo.INDAUTXUko metroa (irteera Areiltza Doktoretik)
Iraupena 30 ordu
Datak

URRIAN,

Urriaren 22an, 24an eta 29an

Azaroaren 5an, 7an, 12an,14an*,19an*

Ordutegia: 16:30etik 20:30era (* izan ezik, 19:30era arte izango baita)

Matrikulatzeko datak

Izena emateko epea: urriaren 14ra, asteazkenera, arte.

Ikastaroan onartua izateko, izen-emate ordena errespetatuko da, beharrezkoa da:

1.- Ikastaroaren “parte-hartze konpromiso” espezifikoa bete eta sinatu (garrantzitsua da eremu guztiak betetzea).

2.- Zure NANa eskaneatuta.

3.- Azken nominaren goiburua.

Dokumentazioa prest duzunean, e-mail bidez bidali (formacion@edefundazioa.org helbidera) edo EDE Fundaziora ekarri beharko duzu.