Edukiak
  • Narratiba eta burmuina.
  • Guztiok kontatu behar ditugun lau historiak: nor naiz, nortzuk gara, etorkizuneko narratibak, erreparazio narratibak.
  • Teknika aurreratuak.
  • Lan-inguruko narratibak.
  • Mikronarratibak eta makronarratibak.
  • Marka eta produktuaren narratibak.
  • Elevator Pitch, zure solaskidearen interesa pizten tarte txikian
  • Narratiba, aurkezpenetan.  


Helburuak
  • Lan-inguruetan hobeto komunikatzen ikastea, daukagun komunikazio tresna zaharrena erabiliz.
  • Teknika eraginkorrak eskuratzea zure komunikatzeko modua hobetzeko.
  • Publiko jakin bati hurbiltzeko modu naturalagoak aurkitzea.
  • Ideia eta kontzeptuak komunikatzeko modu ezberdin bat sustatzea.
  • Proposamen eta aurkezpen hobeak egitea.
Bideratzailea

JERONIMO MAZARRASA

Jeronimo Mazarrasak 22 urte daramatza online, eta bizitza oso bat sarearen eta ikus-entzunezko narratibaren artean.

Munduko hainbat oihanei buruzko lau dokumental ondu ditu, eta erabiltzaileen esperientziak diseinatu du hainbat bezerorentzat, tartean, Canal+, SER irrati katea, Inversis, BBVA, o Movistar.

Dokumental eta interfazeen artean, lan-bizitza nahikoa eskizofrenikoa izan zuen, hori guztia gauza bera zela ohartu zen arte, nahiz eta medio ezberdinetan gertatu: batzuen bizitza sintetizatzea (pertsonak, komunitateak, enpresak, produktuak) besteek ulertuko duten modu batean (publikoa, erabiltzaileak, bezeroak).

Narratiba testuen erabilgarritasuna zela ohartu zenean, bere bizitzak nabarmen egon zuen hobera: zoriontsuagoa da, eta gozatu egiten du medio bat aberasten beste medio batean ikasitako tekniken bitartez.

Lekua EDE FundazioaSimon Bolivar kalea 8b - 48010 Bilbo.INDAUTXUko metroa (irteera Areiltza Doktoretik)
Iraupena 14 ordu
Datak

URRIA

Osteguna 17 eta ostirala 18, 16:00etatik 21:00etara.

Larunbata 19, 9:00etatik 15:00etara.

Matrikulatzeko datak

Izena emateko epea: urriaren 7ra ate, asteazkena.

Ikastaroan onartua izateko, izen-emate ordena errespetatuko da, beharrezkoa da:

1.- Ikastaroaren “parte-hartze konpromiso” espezifikoa bete eta sinatu (garrantzitsua da eremu guztiak betetzea).

2.- Zure NANa eskaneatuta.

3.- Azken nominaren goiburua.

Dokumentazioa prest duzunean, e-mail bidez bidali (formacion@edefundazioa.org helbidera) edo EDE Fundaziora ekarri beharko duzu.