Edukiak
  1. Estres handiko giroetan lan egiten duten pertsonen zaintza.
  2. Estresaren definizioa.
    • Lan esparruan estresa eragiten duten elementuak identifikatu.
    • Estresaren arriskuak eta ondorioak.
  3. Autorregulazio emozionala.
    • Psikologiaren triangelua (pentsamendua-emozioa-jokabidea)
  4. Autozainketarako estrategiak landu.
    • Denboraren kudeaketa eta planifikazioa.
    • Presioaren kudeaketa.
    • Exijentzia.
    • Motibazioa.
    • Komunikatu modu produktiboan. Kritika eraikitzaileak proposatu.
    • Erlaxatzeko teknikak.
    • Onartze eta konpromisoaren terapia. Mindfulness-a.
    • Pentsamendu eta feedback positiboa.
    • Birziklatze zentro propioa aktibatu.
    • Fokoa berrorientatu.
  5.  “Burn Out” sindromea.
    • Ondoeza eragiten diguten egoerak identifikatu eta aztertu.
    • Gure lanean izan daitezkeen arrisku eta ondorioak.
    • Lantaldeen zaintza.

 



Helburuak
  • Ondoeza eragiten duten egoera eta gertakariak zeintzuk diren identifikatzea egunerokotasunean.
  • Ezagutu nola erantzuten duten egoera horien aurreko mekanismoek gure barruan.
  • Norberaren zaintzarako estrategia sinple batzuk integratzea.
  • Lantaldeen autozainketarako eta “burnout”-a prebenitzeko estrategiak ematea.
Bideratzailea

ZURIÑE ZAMORA

Psikologian lizentziatua, Deustuko Unibertsitateko Hezkuntza Fakultatean. Psikologo Nagusi Sanitarioa.  EATA (European Asociation of Transactional Analysis) erakundeak ziurtatutako analista transakzionala eta Psikoterapiako Elkarteen Espainiako Federazioak ziurtatutako Gestalt psikoterapeuta. Psikodraman aditua. Psikoterapian Espezializatutako Psikologo Europarra  (Europsy). Psikopatologian eta Psikodiagnostikoan aditua. EMDR. Psikoterapia eta Taldeko Tekniken Espainiako Elkarteko kidea. Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofizialeko Psikoterapia Batzordearen kidea. Psikologiako Batzorde Orokorreko Psikologia Kliniko eta Osasuneko Sailaren kidea.

ARES ZAMORA SEGARRA

Psikologo Nagusi Sanitarioa. Psikoterapeuta. Sistemikan aditua. Osasun eta Kiroleko psikologoa. Lleidakoa da, eta jatorri euskaldunak ditu. Egun, Bilbon bizi eta lan egiten du. Bere bulegoan aurrez aurreko kontsultak burutzen ditu, bai eta online ere. WATS Team-eko kirol psikologoa eda, eta SER irrati-kateko “Ser Runner” saioan psikologo aritzen da.

Banakako lanaz gainera, taldeekin ere aritzen da. Tailerrak ematen ditu norberaren ongizatea hobetzeko. Praktiketan dauden begiraleen hezitzailea da, eta terapiako hainbat talderen terapeuta izan da.Bere xede nagusia da pertsonen ongizaterako lan egitea, bai eta ikastea, ekarpena egitea eta partekatzea ere.

Lekua Kastrexana eraikina, Bilboko udal aterpetxearen ondoan.Basurto-Kastrexana errepidea 70, 48002 Bilbo. Bilbobus 28 zenbakia (Aterpetxearen sarrera nagusiaren ondoan gelditzen da autobusa. Doako aparkalekua dago).
Iraupena 40 ordu
Datak

Ordutegia, arratsaldez, 16.00etatik 21.00etara.

AZAROA

Asteartea, 5

Osteguna, 7

Asteartea, 12

Osteguna, 14

Asteartea, 19

Osteguna, 21

Asteartea, 26

Osteguna, 28

Matrikulatzeko datak

Izena emateko epea: urriaren 25era arte

Ikastaroan onartua izateko, izen-emate ordena errespetatuko da, beharrezkoa da:

1.- Ikastaroaren “parte-hartze konpromiso” espezifikoa bete eta sinatu (garrantzitsua da eremu guztiak betetzea).

2.- Zure NANa eskaneatuta.

3.- Azken nominaren goiburua.

Dokumentazioa prest duzunean, e-mail bidez bidali (formacion@edefundazioa.org helbidera) edo EDE Fundazioa ekarri beharko duzu.