Fundación EDE

Intranet

“Ikasle Laguntzaile” Lehenengo Jardunaldiak alkarbizitzaren alde Hezkuntza Ikastetxeetako ikasleen lana autortzen dau

Lehengo barikuan ospatu zan Gallartan, Bakeolak bultzatuta

ikale laguntzailea programaBakeolak bultzatutako eskola-bitartekaritza egitasmoa da “Ikasle Laguntzaile”. EDE TALDEAn dago Bakeola eta gatazketan bitartekaritza egiteko eta arautzeko zeregina dauko. Ikastetxe bakoitzeko hezitzaile bat eta besteekin batera, ikasleak hezitzen ditu urte guztian ikastetxeko alkarbizitzaren arloan. Ikasle honeen eginkizuna tratu txarrak aurrikustea eta aztertzea da, ikasle barriak babestea, norbanakoen arazoak dituenei laguntzea eta izan daitekezan gatazketan bitarteko izatea.

“Ikasle Laguntzaile Lehenengo Jardunaldia” lehengo barikuan, ekainaren 4an ospatu zan Gallartako Dolores Ibarruri IESen, egitasmo aurrelari honetan esku-hartzen daben ehun gazte baino gehiagoren lana autortzeko eta ikusiazoteko. Egitasmo honen helburua eskolako alkarbizitza hobetzea da, orain arte esku-hartzen daben lau ikastetxeetan: Gallartako IES Dolores Ibarruri, Balmasedako Zubizaharra Ikastolea, Balmasedako IES eta Lekeitioko IES. Orain bost urte hasi zan pedagogi apostu hau Dolores Ibarruri IESen. Gero, Balmasedakoa eta Zubizaharra Ikastola gehitu jakezan, eta aurten Lekeitioko IESek jarraitu deutse.

Urte honeetan garatu dan lana erakustea gura eban jardunaldiak, eta bide batez, bizikizunak alkarbanatu esku-hartu eben ehunetik gora ikasleen, talde laguntzaileen, familien, herriko teknikoen eta Bakeolaren artean. Baita Dolores Ibarruri IESeko ESO laugarreneko eta Batxilergoko bigarren mailako ikasleen lana autortu ere.

Bakeolaren bultzatzailea dan EDE fundazinoa diru-irabazpiderik bilatzen ez dauan erakundea da. Bizkaiko Eleizbarrutiak eragindakoa da. 1976an hasi zan ibilten eta Bizkaiko gizarte, kultura eta hezkuntza garapena gura dau, gizarte esku-hartzearen esparruan lan egiten daben gizakiei eta erakundeei zuzendutako egitasmoen eta zerbitzuen garapenaren bitartez.

Ikusi bideoa EITB albistegian (Ekainak 5)

 

moodle fundación ede fundazioa
eman izena
europa direct bizkaia
emaktiva
enplegu-zentroa
linkedin fundación ede fundazioa
facebook fundación ede fundazioa
youtube fundación ede fundazioa
opari-txekea
+ info + info

Onarpenak

Bikain

Igualdad

+ info

ETL blog

ede taldea

Hirugarren Sektoreko Hiztegi Teknikoa

 

EDE Fundazioa | Simon Bolivar 8 B. 48010 Bilbo | 94 400 99 99 | Astelehenetik Ostiralera: 8:30etik 18:30era | ede@fundacionede.org | lege oharra