Fundación EDE

Intranet

EDE Fundazioak “Bizkaiko Hirugarren Sektorearen Liburu Zuria”-ren taxutze eta aurkezpenean parte hartu du

portda libro blancoJoan den maiatzaren 28an, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak antolaturiko XX. Topaketak esparruaren baitan, “Bizkaiko Hirugarren Sektorearen Liburu Zuria” argitalpena aurkeztu zuten. Liburua Bizkaiko Hirugarren Sektorearen Behatokiak burutu duen ikerketa-egitasmoaren emaitza da.

Deustuko Unibertsitatean egin zen jardunaldiaren hasieran honako hauek parte hartu zuten: Jose Luis Bilbao Diputatu Nagusiak, Jorge Morquecho BBKko Gizarte Ekintzako zuzendariak, eta Javier Vitoria EDE Fundazioko zuzendariak.

Alde teknikoari dagokionez honako hauek izan ziren: Vicente Marban Alcalako Unibertsitateko irakaslea, ekonomian doktorea, eta “Revista Española del Tercer Sector” argitalpeneko zuzendariondokoa, zeinek “Hirugarren Sektorearen konfigurazioa gizarte eragile gisa Europako testuinguruan” hitzaldia eskaini zuen.

Bestalde, Hirugarren Sektorearen Behatokiko kide diren Ainara Canto eta Rafa Lopez-Arostegik Liburu Zuriko datu, ondorio eta orientabide nagusiak aurkeztu zituzten; bere webguenean jasotzen dira.

Jardunaldi amaieran, Juan Maria Aburto Gizarte Ekintzako diputatuak Bizkaiko Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektoreko sareei zuzenduriko elkarrizketarako proposamena aurkeztu zuen. Proposamen hori hirugarren sektoreko erakundeen eta foru sail horren arteko lankidetzaren dimentsio ezberdinei buruzkoa da.

Bizkaiko Hirugarren Sektorearen Behatokia Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak, BBK Gizarte Ekintzak eta EDE Fundazioak lankidetzan eginiko egitasmoa da, zeinek 2007 urtean hasi zuen bere ibilbidea diseinu fase baten eta prestatze-ekintzen ostean.

Hirugarren sektorearen aldeko apustua egin duten bi eragileen eta sektoreari laguntzen ibilbide luzea egin duen irabazi asmorik gabeko erakunde baten arteko lankidetzak ahalbidetu du egitasmo berri honek argia ikustea, zeinek erakundeen eta sareen partaidetza aktiboa behar duen garatzeko.

Bizkaiko Hirugarren Sektorea honela ulertzen da: gizarte zibilaren jarduneko ekimen guztiekin osatua, kudeaketako autonomiarekin eta independentziarekin, irabazi asmorik gabeko izaerarekin eta oro har, boluntarioa, eta beren jarduera gizarte esku-hartzera, zentzu zabalean, zuzentzen dutenak. Horrek esan nahi du gizarte-inguruaren hobekuntza dutela helburu, esparru ezberdinetatik abiatuz eta Bizkaiko Lurralde Historikoan.

Informazio gehiago jasotzeko: http://www.3sbizkaia.org/ eta http://www.bizkaia.net/home2/Temas/DetalleTema.asp?Tem_Codigo=457&Idioma=EU

 

moodle fundación ede fundazioa
eman izena
europa direct bizkaia
emaktiva
enplegu-zentroa
linkedin fundación ede fundazioa
facebook fundación ede fundazioa
youtube fundación ede fundazioa
opari-txekea
+ info + info

Onarpenak

Bikain

Igualdad

+ info

ETL blog

ede taldea

Hirugarren Sektoreko Hiztegi Teknikoa

 

EDE Fundazioa | Simon Bolivar 8 B. 48010 Bilbo | 94 400 99 99 | Astelehenetik Ostiralera: 8:30etik 18:30era | ede@fundacionede.org | lege oharra