Fundación EDE

Intranet

Suspergintzak eta ST3 Elkarteak Zilarrezko Bikain Euskara Ziurtagiria jaso dute

1. argazkiaSuspergintza Elkarteak eta ST3 Elkarteak, biak ala biak EDE Taldearen baitan dauden asoziazioak, Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria jaso zuten joan den azaroaren 10ean Donostiako Kursaalen egindako ekitaldian.

Conchi Martin eta Idurre Armendariz lankideek jaso zituzten ziurtagiriak EDET aldeko elkarteen izenean. Blanca Urgell Kultura sailburua, Bernabé Unda Industria, Berrikuntza eta Turismo sailburua eta Lurdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburuordea ere izan ziren ekitaldia ofizialean. Ekitaldian beste 42 erakundek jaso zuten ziurtagiria, hala nola, hedabideak, makina erremintako sektoreko enpresak, osasun-laguntza eskaintzen duten enpresak, finantza-erakundeak, eraikuntza-enpresak, aholkularitza-enpresak…

Bikain, Eusko Jaurlaritzak ematen duen ziurtagiri ofizial, publiko eta doakoa da, zeinak enpresa eta erakundeetan euskararen presentzia, erabilera eta ezarpena ziurtatzen duen banan-banako ebaluazio prozesu zorrotzaren ostean.

EDE Fundazioak Zilarrezko Bikain Ziurtagiria jaso zuen 2008 urtean.

4. argazkia3. argazkia3. argazkia

moodle fundación ede fundazioa
eman izena
europa direct bizkaia
emaktiva
enplegu-zentroa
linkedin fundación ede fundazioa
facebook fundación ede fundazioa
youtube fundación ede fundazioa
opari-txekea
+ info + info

Onarpenak

Bikain

Igualdad

+ info

ETL blog

ede taldea

Hirugarren Sektoreko Hiztegi Teknikoa

 

EDE Fundazioa | Simon Bolivar 8 B. 48010 Bilbo | 94 400 99 99 | Astelehenetik Ostiralera: 8:30etik 18:30era | ede@fundacionede.org | lege oharra