Fundación EDE

Intranet

Berdintasun diagnostiko eta plana gauzatzeko dirulaguntzak erakundeentzako

EDE Fundazioko Genero Aholkularitza Zerbitzuak aurkeztu nahi dizugu Emakunderen 2016ko urtean enpresa eta erakunde pribatuei emango zaien diru-laguntzen deialdia arautzen duen ebazpena. Argitaratu den deialdi honek emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoa eta berdintasun plana egiteko aholkularitza homologatu bat kontratatzeko diru laguntza jasotzeko baldintzak aurkezten ditu.

Deialdi honetarako laguntzaren zenbatekoa mugatzen dela diru-laguntza jasoko duen ekintzaren kostearen %80raino, 10.000 € tako mugarekin. Lagundutako finantzaketa aukera ere mantentzen da.

Aurreko urteko deialdian bezala, diagnostiko eta berdintasun planaren diseinua gauzatzeko jarduerak eginak egon beharko dira  2016ko azaroaren  30rako. 

Zuen erakundean gizon eta emakumeen arteko aukeren berdintasunaren aldeko apustua abiatu edo sendotzeko asmoa baduzue, eta horretarako laguntza teknikoa izan nahi baduzue, ez izan zalantzarik, jar zaitezte harremanetan gurekin lehenbailehen egitasmoa finantzazio programaren ildoetara egokitzeko. Eskaerak egiteko epea 2016ko urtarrilaren 21 bitartean zabalik egongo dela aintzat hartuz, eskatzen dizugu harremana lehenbailehen gauzatzea.  Lagundutako finantzaketa beste bide batzuen  inguruan ere aholkatu zaitzakegu.

Emakunderen deialdiaren ebazpena eta diagnostiko eta planak egiteko nondik norakoan azaltzen duen gida ere estekatzen dizuegu, nahi duzuen informazioan sakondu dezazuen.

Informazio gehiago:
consultoriagenero@fundacionede.org / 94 400 99 99

 

 

moodle fundación ede fundazioa
eman izena
europa direct bizkaia
emaktiva
enplegu-zentroa
linkedin fundación ede fundazioa
facebook fundación ede fundazioa
youtube fundación ede fundazioa
opari-txekea
+ info + info

Onarpenak

Bikain

Igualdad

+ info

ETL blog

ede taldea

Hirugarren Sektoreko Hiztegi Teknikoa

 

EDE Fundazioa | Simon Bolivar 8 B. 48010 Bilbo | 94 400 99 99 | Astelehenetik Ostiralera: 8:30etik 18:30era | ede@fundacionede.org | lege oharra