Fundación EDE

Intranet

Berdintasun diagnostiko eta plana gauzatzeko dirulaguntzak erakundeentzako

EDE FUNDAZIOAk Genero Aholkularitza Zerbitzua zuen eskuetan jarri nahi du, genero aukeren berdintasunaren inguruko prosezuetan laguntzeko eta garatzeko.

Oraingo honetan honako hau helarazi nahi dizuegu: Ebazpena, 2012ko urtarrilaren 2koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariare­na, 2012. urtean enpresei eta entitate pribatuei aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko diru-laguntzak emateko deialdia arautzen duena. Aholkularitza-enpresek emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostiko bat eta berdintasun-plan bat egiteko laguntza teknikoa emango dute.

Deialdi honetan, onuradun bakoitzeko diru-laguntzaren muga 10.000 eurokoa izaten mantenduko da Eskaera telematikoki soilik egiteko aukera dagoela.

Zuen erakundean gizon eta emakumeen arteko aukeren berdintasunaren aldeko apustua abiatu edo sendotzeko asmoa baduzue, eta horretarako laguntza teknikoa izan nahi baduzue, ez izan zalantzarik, jar zaitezte harremanetan gurekin lehenbailehen egitasmoa finantzazio programaren ildoetara egokitzeko.

Dirulaguntzaren eskaera epea 2012ko otsailaren 10a dela kontutan hartuz, eskatzen dizugu harremana lehenbailehen gauzatzea.

Informazio gehiago:
consultoriagenero@fundacionede.org / 94 400 99 99

 

 

moodle fundación ede fundazioa
eman izena
europa direct bizkaia
emaktiva
enplegu-zentroa
linkedin fundación ede fundazioa
facebook fundación ede fundazioa
youtube fundación ede fundazioa
opari-txekea
+ info + info

Onarpenak

Bikain

Igualdad

+ info

ETL blog

ede taldea

Hirugarren Sektoreko Hiztegi Teknikoa

 

EDE Fundazioa | Simon Bolivar 8 B. 48010 Bilbo | 94 400 99 99 | Astelehenetik Ostiralera: 8:30etik 18:30era | ede@fundacionede.org | lege oharra