Fundación EDE

Intranet

Egitasmoei buruzko aholkularitza

Gizartegintzan berritzaileak diren egitasmoak, ikuspegiak eta metodologiak zehaztu eta balioestea

Laguntza teknikoa zerbitzu berriak taxutzeko eta egitasmoak egiteko

Aholkularitza, gizartegintzako egitasmoak egiterakoan eta zerbitzuak eta ekipamenduak tatxutzerakoan. Horretarako, ekarpen metodologikoak eta edukien ekarpenak egingo dira, sektoreaz dakigunaren arabera.

Lehiaketa publikoetako eta laguntza publiko edo pribatuen deialdietako betekizunetara egokituko da aurkezpena.

Ekipamenduak diseinatzeari dagokionez, tokiaren eta azpiegituraren diseinuari ere ekingo zaio.

Egitasmoen kudeaketa hobetzen laguntzea

Laguntza teknikoa, zerbitzuen eta egitasmoen kudeaketa-sistemak hobetzearren (plangintza, egikaritzapena, kontrola). Horretarako, kudeatzeko egungo moduaren diagnostikoa egingo da, eta hobetzeko ekintzak zehaztuko dira eta erakundearen beharretara egokitutako egitasmoen kudeaketarako teknikak eta tresnak mahaigaineratuko dira. Prestakuntza-ekintzak ere barne hartzen dira, sistema erabiliko dutenentzat izango direnak.

Egitasmoak eta zerbitzuak ebaluatzea

Laguntza teknikoa, egitasmo eta zerbitzuen autoebaluazio-prozesuetan (barne-ebaluazioa).

Egitasmo eta zerbitzuen ebaluazioa (kanpo-ebaluazioa), administrazio publikoentzat eta erakundeentzat.

Sustatzaileei (gizakiak zein erakundeak) lagun egitea

Egitasmo-ideia bat abiarazi nahi duten sustatzaileei (pertsona fisikoak) eta erakundeei lagun egitea. Honako hauek emango zaizkie:

Enpresen eta irabazi-asmorik gabeko erakundeen artean bitarteko izatea, egitasmoak elkarlanean gara ditzaten

Aholkularitza eta laguntza, irabazi-asmorik gabeko erakundeei eta enpresei, lankidetza-egitasmoak abiaraz ditzaten, ideia zehazten denetik, bazkide egokiak bilatzen eta lankidetzarako oinarriak ezartzen lagunduko zaie, egitasmoak garatu eta ebaluatu arte.

Informazio gehiago: consultoriadeproyectos@fundacionede.org

 

moodle fundación ede fundazioa
eman izena
europa direct bizkaia
emaktiva
enplegu-zentroa
linkedin fundación ede fundazioa
facebook fundación ede fundazioa
youtube fundación ede fundazioa
opari-txekea
+ info

Onarpenak

Bikain

Igualdad

+ info

ETL blog

ede taldea

Hirugarren Sektoreko Hiztegi Teknikoa

 

EDE Fundazioa | Simon Bolivar 8 B. 48010 Bilbo | 94 400 99 99 | Astelehenetik Ostiralera: 8:30etik 18:30era | ede@fundacionede.org | lege oharra