Fundación EDE

Intranet

On-line prestakuntza
ALDAKETA PERTSONALERAKO ETA PROFESIONALERAKO COACHING TRESNEN IKASTAROA

“Ez da ezer aldatu, nik baino ez naiz aldatu, beraz dena aldatu da”

Helburuak

  1. 1. Partehartzaileei beharrezko konpetentziez hornitu beraien lan-jardueran Coaching erabil dezaten. Era honetan beraien aldaketa eta hazkuntza prozesuan eta erakundeak ezarritako erronken eta emaitzen lorpenean partehartuz
  2. 2. Ekarpen teorikoen, hausnarketen, dinamiken eta diagnostikoen bitartez kontzeptuak, ibilbide mapak eta Coaching-eko oinarrizko tresnak gehitu lan-jarduerarako eta harremanen kalitaterako aberasgarria izan dadin

Edukiak

Konpetentzien eskuratzea

  1. Pertsona-barruko konpetentziak:
    • Norbere hobetze eta puntu sendoen arloetako kontzientzia eta ezagupena
    • Ikuspegiaren bitartez auto-direkzioa
    • Identitate publikoaren erabilera eta garapena
    • Behatzaile tipoaren hastapena
    • Sinesmen eta emozio boteretsuak garatzeko gaitasuna
    • Blokeoei aurre egiteko lagungarriak diren bereizte- berrien erabileren gaitasuna
  2. Pertsona-arteko konpetentzia:
    • Taldean hauteman, ulertu, zuzendu eta beraiekin lan gaitasuna
    • Harreman pertsonala eta profesional eraginkorrak sortzeko trebezia
    • Kolaboratzaileen autonomia maila garatzeko gaitasuna (konpetentzia- ardura+)
    • Koordinazio eraginkorrerako tresnen menderatzea

Metodologia eta egutegia

Ikastaroa apirilaren 23tik maiatzaren 21ra burutuko da, EDE Fundazioko moodle plataforman, prestakuntza.fundacionede.org

Orduak: 30

Ikastaroaren %100a on-line izango da, eta bertan edukiak eta ekintzak 4 bloketan banatuko dira. Parte-hartzaile bakoitzak bere erara antola daiteke bloke bakoitza egiteko zenbait egun dituelarik. Ez dago parte-hartzeko ordutegi definiturik ezta finkorik . Denboraren kudeaketa autonomoa. Proposatuko diren ekintzak parte-hartzaileen errealitatera zuzenduta daude, ikasketa-esanguratsua suposatuz bizitza-pertsonalerako eta lan-mundurako.

EDE Fundazioak prestakuntzan 30 urteko ibilbidea du eta gelan izaera dinamiko eta pertsonetan zentratutako metodologiak erabili izan ditu, azken urteetan era arrakastatsuan espazio birtualera eraman dituenak.

Talde Bideratzailea

Isabel Fernández Hidalgo
foto Isabel Fernández HidalgoFormatzaile eta bideratzailea, sektore desberdinetako profesionalekin 7.000ko lan-ordu ditu bikaintasun-alorretako kudeaketan, lidergoan eta pertsonen kudeaketan.
Kontsultaria, 300 erakunde baino gehiago babestu ditu pertsonen kudeaketa eta garapenean bikaintasun hobekuntzan Coach, ardura kargua duten pertsonak lagunduz.
EEC-ek (Escuela Europea de Coaching) Coach Exkutibo , ICFek (International Coach Federation) Accredited Coaching Training Program (ACTP) eta Newfield Consulting-ek Coach Ontologiko akreditua. , Coaching Kognitibo prestakuntza bukatu du. Practitioner PNL .Bikaintasunerako Euskal Fundazioko (EUSKALIT) ebaluatzaile seniorra. Innobasque-Consorcio de Inteligencia Emocional-eko kidea.
www.ifhconsulting.es

José Ramón Mandiola
foto José Ramón MandiolaBiregituraketa proiektuak diseinatu eta zuzendu ditu ( armagin sektorea, makina-erreminta, Ontzigintza, Kimika,…). Era berean, sektore desberdinetako Lidergo, Coaching eta Talde lanen konpetentzien garapenak ere diseinatu eta zuzendu ditu (multinazionalak besteak beste, Renault 2002-2012).
Aldaketa-bideratzaile moduan eta Coaching-aren bitartez ikuspuntu eta aukera desberdinetan jartzen du arreta, helburuak bateratu eta ekintzarako konpromisoak lortuz pertsonekin batera Newfield Consulting-en Coach ziurtagiria eta 1998n Monterrey-ko Unibertsitean Erakunde-Konstelazio eta Coaching Sistemiko.
Coaching Kognitibo prestakuntza
Diploma Practitioner Programazio Neuro-Linguistikan.
www.taldeka.com

Izen ematea

Prezioa: 150 €
Ordainketa era: Bbk-ko honako kontu korrontean diru-sartzea : 2095 0551 609104008793, (zehaztu ikastaroaren kodea: 5950)

Izena-emateko jarri kontaktuan Itziar Kerexetarekin zure izena, abizenak eta telefono zenbakia emanez

Posta-elektronikoa: ikerexeta@fundacionede.org
Tel. 94 400 99 99   mugikorra: 656703427

Ikastaroaren kostua fi nantzatzen laguntzen dizugu. Ikastaroaren zati bat diruz lagun dezakegu zure enpresaren prestakuntza-kredituaren bitartez.

Fundación Tripartitafondo social europeo

 

moodle fundación ede fundazioa
eman izena
europa direct bizkaia
emaktiva
enplegu-zentroa
linkedin fundación ede fundazioa
facebook fundación ede fundazioa
youtube fundación ede fundazioa
opari-txekea
+ info + info

Onarpenak

Bikain

Igualdad

+ info

ETL blog

ede taldea

Hirugarren Sektoreko Hiztegi Teknikoa

EDE Fundazioa | Simon Bolivar 8 B. 48010 Bilbo | 94 400 99 99 | Astelehenetik Ostiralera: 8:30etik 18:30era | ede@fundacionede.org | lege oharra