Fundación EDE

Intranet

Jon Mancisidor, EDE Fundazioaren Patronatu Batzordeko presidente berria

jon mancisidorIragan ekainaren 9tik, Jon Mancisidor da EDE Fundazioko Patronatu Batzordeko presidente berria, erakunde horren sustatzaile Ostargi Elkarteak proposatuta, Javier Vitoriak postu hori borondatez utzi eta gero. Vitoria 15 urte baino gehiago egon da postu horretan.

Mancisidor erretiratuta dago, ekonomista da eta lau hizkuntza dakizki. 1978an BBK-n lanean hasi baino lehen, ikasketa sozioekonomikoak egin zituen, eta Babcock-Wilcox konpainian egin zuen lan. 1991n, aipatutako bankuko kanpo-harremanetarako zuzendari izendatu zuten. Sasoi horretan, hainbat gizarte-erakunderen patronatuetako kide izan zen.

“Nire konpromisoa erakundea zaintzera eta babestera bideratuko dut, eta nire begirada pertsonen, bereziki babes gutxien duten pertsonen, eta kolektibo sozialen garapen, ahalduntze eta eraldaketan jarriko dut, gizarte osoaren transformazioa ahaztu gabe”, esan du presidente berriak.

 

moodle fundación ede fundazioa
eman izena
europa direct bizkaia
enplegu-zentroa
linkedin fundación ede fundazioa
facebook fundación ede fundazioa
youtube fundación ede fundazioa
opari-txekea
+ info + info

Onarpenak

Bikain

Igualdad

+ info

ETL blog

ede taldea

Hirugarren Sektoreko Hiztegi Teknikoa

 

EDE Fundazioa | Simon Bolivar 8 B. 48010 Bilbo | 94 400 99 99 | Astelehenetik Ostiralera: 8:30etik 18:30era | ede@fundacionede.org | lege oharra