Fundación EDE

Intranet

Kalitate eta erantzukizun sozialeko aholkularitza (kudeaketa-sistemak hobetzekoa)

Joan den ekainaren 30ean ehundik gora gizarte-entitate, GKE, eta Hirugarren Sektoreko Sareen arduradunek “Kalitate Eginkizuna” izeneko dokumentua sinatu zuten Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundi eta Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioko arduradunen aurrean. Testua kalitatearekin eta kudeaketaren hobekuntzarekin loturiko zenbait ekimen ikusarazteko eta horien inguruan hausnarketa egiteko kezkarekin sortu da.

Izenpetze-ekitaldia gaur egin zuten Bilbon, “Bolunta” Bizkaiko Boluntariotzarako Agentziaren ekitaldi-aretoan hain zuzen, eta bertan honako hauek parte hartu zuten: Juan Maria Aburto, Bizkaiko Gizarte Ekintzako diputatua; Fernando Fantova, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietako sailburuordea, Nerea Hormaetxe, Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioko ordezkaria, eta ekimena bultzatu duten gizarte-sareetako hainbat arduradunek. Ekitaldia “Hirugarren Sektorea, Kalitate Atsegina” leloa zuen topaketa-ekitaldiaren baitan burutu da eta administrazio publiko, eragile eta gizarte-eragileei zuzendu zen.

Hobekuntzarako eta gardentasunerako tradizioa esparru honetan

Kalitate-sistemak ez daude Hirugarren Sektoreko kulturatik ezta estilotik kanpo, baina ekimen honen bidez kalitatearen kudeaketaren aldeko apustua egin nahi da modu bateratuan, baita gardentasunaren eta etengabeko hobekuntzaren alde, bai entitateen barruko antolaketan bai euren kanpoko lanean.

Badira hilabete batzuk Bizkaiko eta EAEko hirugarren sektoreko sare ezberdinek “Kalitate Eginkizuna / Certificado de Calidad” izeneko dokumentuaren taxutzean lagundu dutela, bai gure testuinguru hurbilenean zein Estatuan gertatu den kalitatearekin eta kudeaketaren hobekuntzarekin loturiko ekimen ezberdinen konbergentziak eraginda.

Konpromisoaren helburuak honako hauek dira:

Jardunaldia gonbidatuen hitzaldiekin hasi zen, zeintzuk hirugarren sektoreak gizarte zibilaren antolatzaile eta gizarte-zerbitzuen emaile gisa duen garrantzia indartu zuten.

“Kalitate Eginkizuna” izeneko testuaren taxutze-prozesua azaldu eta irakurri ostean, 13 sareetako eta 46 erakundeetako ordezkariek konpromisoarekiko atxikimendua adierazten zuten dokumentuak sinatu zituzten.

Deskargatu kalitate eginkizuna (PDF 565KB)

Sintatu dugun erakunde eta sareek (PDF 257KB)

 

ekakude eta sareak

moodle fundación ede fundazioa
eman izena
europa direct bizkaia
emaktiva
enplegu-zentroa
linkedin fundación ede fundazioa
facebook fundación ede fundazioa
youtube fundación ede fundazioa
opari-txekea
+ info + info

Onarpenak

Bikain

Igualdad

+ info

ETL blog

ede taldea

Hirugarren Sektoreko Hiztegi Teknikoa

 

EDE Fundazioa | Simon Bolivar 8 B. 48010 Bilbo | 94 400 99 99 | Astelehenetik Ostiralera: 8:30etik 18:30era | ede@fundacionede.org | lege oharra