Fundación EDE

Intranet

Oroiteka Proiektuaren aurkezpena. Nagusiak: Eskarmentuaren ahotsa

Gure adinekoen esperientziak eta balioak behar adinako aitorpena izan ez duten elementuak dira nahiz eta ezinbestekoak diren gure gizartea eta memoria kolektiboa nola eratu diren ulertzeko eta bizi dituzten eta iraganeko belaunaldiek aurre egin behar izan dieten aldaketa historikoak eta fenomeno sozialak interpretatu eta horien inguruko kontzientzia hartzeko. Ezin dugu orainaldia ulertu iraganeko esperientzia hori eta gure adinekoek gorde eta jasotzen dituzten balio horiek gabe.

"Oroiteka: esperientziaren artxiboa" proiektuaren helburua bi elementu horiek aitortzen laguntzea eta balioa ematea da. Adineko hamar pertsona jarri dira kamera baten aurrean eta hainbat gairen inguruko beren oroitzapenak eta bizitzako kontakizunak aipatu dituzte banaka-banaka. Jardunaldi honetan, testigantza horietako batzuk eskaini eta haien balio sozialaren inguruko eztabaida egin nahi dugu, batez ere belaunaldi gazteenekin lotuta.

Bilbo, 2013ko ekainak 10; 18:00etan

Auzo-etxea (Yohn jauregia), Pelota kalea, 10 (Casco Viejo).

  • 18:00 – 18:45: “Oroiteka: archivo de la experiencia” proiektuaren aurkezpena Irama Vidorretaren eta Roberto Folgueiraren, EDE Fundazioko Ezagutzaren Zentroko teknikarien, eskutik.
  • 18:45 – 19:15: Mahai-ingurua adinekoen balio sozialaren inguruan honako hauen eskutik:
    • Sabin Ipina, Nagusiak elkarteko (Jubilatu eta Pentsiodunen Elkartea) presidente ohia.
    • Suspergintza Elkarteko adinekoen saileko teknikaria.
  • 19:15 – 19:30: Galderak.
  • 19:30 – 20:00: Lunch-a.

Trapagaran, 2013ko ekainak 18; 18:00etan

La Escontrilla ikastetxe publikoko erabilera anitzeko aretoa, Leonor Elias kalea, z/g.

  • 18:00 – 18:45: “Oroiteka: archivo de la experiencia” proiektuaren aurkezpena Irama Vidorretaren eta Roberto Folgueiraren, EDE Fundazioko Ezagutzaren Zentroko teknikarien, eskutik.
  • 18:45 – 19:15: Mahai-ingurua adinekoen balio sozialaren inguruan honako hauen eskutik:
    • José María Quintela, Trapagarango Orkonerako Erretirodunen Elkartearen sortzailea eta erretiroduna.
    • Suspergintza Elkarteko adinekoen saileko teknikaria.
  • 19:15 – 19:30: Galderak.
  • 19:30 – 20:00: Lunch-a.

fundación ede - bbk obra social

moodle fundación ede fundazioa
eman izena
europa direct bizkaia
emaktiva
enplegu-zentroa
linkedin fundación ede fundazioa
facebook fundación ede fundazioa
youtube fundación ede fundazioa
opari-txekea
+ info + info

Onarpenak

Bikain

Igualdad

+ info

ETL blog

ede taldea

Hirugarren Sektoreko Hiztegi Teknikoa

EDE Fundazioa | Simon Bolivar 8 B. 48010 Bilbo | 94 400 99 99 | Astelehenetik Ostiralera: 8:30etik 18:30era | ede@fundacionede.org | lege oharra