Fundación EDE

Intranet

Kalitate politika

EDE Fundazioaren misioa pertsonak ahalduntzea eta gizarte bidezkoago, askeago, solidarioago eta anaikorrago bat garatzea da, pertsonekin eta pertsonentzat lan eginez.

Misio hori gauzatzeko agerian jartzen ditugu desabantaila edo ahultasun egoeran dauden pertsona, kolektibo eta errealitateak, gizartean partaidetza, autonomia, ikasketa, elkartasuna, duintasuna eta pertsonen antolaketa soziala indartzen dituzten ekintza, proiektu, teknologia, baliabide, gogoeta, harreman eta ekimenak sustatuz, garatuz eta bultzatuz.

Gure jardun-esparrua hezkuntza, komunitate, lan, kultura eta ingurumen esparruen dimentsio soziala da. Dimentsio hori ikuspegi transbertsal baten bidez lantzen dugu trebatzeko eta informatzeko; laguntzeko eta babesteko; gizarte-inklusioa sortzeko; gizartearen partaidetza sustatzeko; ezagutza sortzeko, eta proiektuak, bitartekoak eta aukerak diseinatzeko.

EDE Fundazioak sortzen dituen trebakuntza-guneek ondoko ezaugarriak izan behar dituzte:

  • Pertsonak autonomoak dira, bai eta haien ikasketen protagonistak ere.
  • Pertsonak zaindu egiten dira, haien bilaketan eta beharrizanetan arreta jarriz.
  • Pertsona orori harrera egiten zaio, laguntzen zaio eta orientabideak ematen zaizkio, dituen trebakuntza-beharrizanen identifikazioa eta orientazioa nabarmenduz.
  • Arreta pertsonalizatua da.
  • Pertsonen arteko lankidetza-dinamikak sustatzen dira.
  • Aniztasuna zaintzen da eta osagarritasuna bilatzen da.
  • Egiten jakitea eta eskarmentua partekatzea errazten da sustatzen da pertsonen artean, ezagutzara eta aurkezten diren prestakuntza-bitartekoetara sarbide libre eta irekia ahalbidetuz.
  • Eduki eta metodologien kalitate handia bermatzen da, nobedadeak azpimarratuz, ikuspegi, tresna eta egiteko modu berriak ematen dituztelako.
  • Bizipen esanguratsuak eta ekarpen kontzeptualak sortzen dira, modu egoki eta orekatuan uztartuta, lehenengoan arreta jartzen dutenak zein bigarrena bilatzen dutenak aintzat hartzeko.

EDE Fundazioko langileok ondokoa lortu nahi dugu: trebakuntza-jardueretan bildutako  gaitasun-emaitzak eskuratzea; partaideak pozik izatea jasotako prestakuntzarekin eta gure bezero diren entitate eta erakundeak ere pozik izatea jasotako zerbitzuarekin.

Aitortzen dugu lorpen horiek ezin direla erdietsi irakasleen eta ikasleak praktiketan hartzen dituzten erakundeen ahalegin eta lankidetzarik gabe; haiekin bi aldeentzat onuragarriak diren harreman egonkorrak eta egokiak mantendu nahi ditugu.

Gure nahiak gauzatu daitezen, Kalitatearen Kudeaketa Sistema bat garatu eta ezarri dugu. Sistema horren bidez funtzionatzeko moduak bateratu eta hobekuntzak gehitu ditugu; sistema hori mantentzera eta bere eraginkortasuna hobetzera konprometitzen gara, gure bezeroen asmo eta beharrizanei iraunkorki erantzuteko asmoz.

EDE Fundazioaren koordinatzaile naizen aldetik, adierazten dut erabat ados nagoela Lantaldearen planteamenduekin eta nire konpromiso pertsonala adierazten dut Kudeaketa Sistemaren bultzadarekin, inplikatutako guztiekin lankidetzan.

Bilbon, 2018ko otsailaren 1ean

Pedro Beitia
EDE Fundazioko koordinatzailea

moodle fundación ede fundazioa
eman izena
europa direct bizkaia
emaktiva
enplegu-zentroa
linkedin fundación ede fundazioa
facebook fundación ede fundazioa
youtube fundación ede fundazioa
opari-txekea
+ info + info

Onarpenak

Bikain

Igualdad

+ info

ETL blog

ede taldea

Hirugarren Sektoreko Hiztegi Teknikoa

 

EDE Fundazioa | Simon Bolivar 8 B. 48010 Bilbo | 94 400 99 99 | Astelehenetik Ostiralera: 8:30etik 18:30era | ede@fundacionede.org | lege oharra