EDE Fundazioan, gustatzen zaiguna zera da: giza garapena eta gizarte-ehuna sustatzea ezagutzaren eta trebakuntzaren bidez eta pertsonei eta erakunde publiko eta pribatuei lagunduz.

Horixe da lau hamarkada baino gehiagoan Euskadin egin duguna. Gainera, beste lekuetan, beste eragile batzuekin aritu gara elkarlanean.

Hirugarren Sektore Sozial sendoaren aldeko apustua egin dugu, egungo gizartean ondo kokatuta dagoena, inplikatutako pertsonekin eta elkarren artean konektatutakoekin garatutako komunitateen aldeko apustua, eta jendearentzako sistemak eta politikak bultzatuko dituen administrazio publikoaren aldekoa. Horretan ari gara egunero. Lagunduz, konektatuz eta ahaleginak animatuz.

EDE-ren Misioa

Pertsonen ahalduntzea sustatzen dugu, egoera zaurgarriak bizi dituztenei arreta berezia jarriz, botere publikoen kontzientziazioa, ondasun komunerantz eta horren zaintzarantz zuzendutako gizarte-politikak aldatzeko, baita gizarte bidezkoagoa, askeagoa, solidarioagoa eta anaitasunezkoagoaren garapena ere, betiere, pertsonekin eta pertsonentzat lan eginez.

Horretarako, prestakuntza-ekimenak garatzen ditugu, aholkularitza, ikerketa, berrikuntza eta gizarte- eta hezkuntza-sustapena pertsonekin, taldeekin, erakundeekin eta administrazio publikoekin.

EDE Fundazioa EDE TALDEAren parte da, Suspergintza Elkartea eta Suspertu SL erakundeekin batera. Erakunde horiek OSTARGI Elkarteak eta Fundación Luz Casanova fundazioak sustatzen dituzte. Azken hori Madrilgo Jesusen Bihotzaren Apostolikoek bultzen dute. EDE Fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Komunitatean aritzen da batik bat lanean, eta Fundacion Luz Casanova fundazioarekin batera Madrilen.

Balioak

Funtsezko balioa pertsonen duintasuna da.

Barne mailan errespetua, konfiantza, tratu pertsonalizatua eta aniztasunaren trataera oinarri hartuta lan egiten dugu.

Kanpora begira, errespetuz, gertutasunez, enpatiaz laguntzen dugu, protagonismoa, ikaskuntza eta ahalduntzea sustatuz.

Hori guztia pertsonak, erakundeak eta gizarte-sistemak aldatzera eta hobetzera bideratuta.

EDE-ren Ikuspegia

Pertsonen, talde sozialen eta erakundeen, batez ere, Hirugarren Sektore Sozialekoak direnen ezagutza eta eraldaketa erraztuko duten ekimenak eta zerbitzuak bultzatu nahi ditugu. PolIPolitika publikoen diseinua bideratzen duten ekimenak eta zerbitzuak, ehun soziala eta antolaketa-ehun artikulatua sortzea sustatzen dutenak, ondasun komunaren eta herritarren kontzientziaren aldekoak, zaurgarritasun-egoerak ikusgarri bihurtzen dituztenak, jatorria bazterkeria sozioekonomikoan dutenei arreta berezia jarriz, kultura- eta genero-aniztasuna, eta guztiz inklusiboa izango den herritarrentzako lana indartuko dutenak eta itun sozial berrien eraikuntza.

Eta hori guztia egingo dugu beste eragileekiko (publikoak, soziala, pribatuak eta komunitarioak) elkarlanaren aldeko apustua eginez, aliantzen testuinguru anitzak garatuz eta inpaktu sozialaren balioan sakonduz.

Printzipioak

Hauek dira datozen urteetarako gure jardute-printzipioak:

  • Aldaketa soziala bilatu nahi dugu.
  • Protagonismoa, garapena eta autonomia sustatzen dugu
  • Hizkuntza-normaltasunean aurrera egiten dugu.
  • “Lankidetza irekia” eskaintzen dugu
  • Kanpoko eta barruko berrikuntza eta proaktibotasuna bilatzen dugu.
  • Gure lurralde eremua zabaltzen dugu.
  • Hirugarren sektoreko sare eta plataformetan gure partaidetza eta ekarpena sendotzen dugu.
  • Gure presentzia publikoa, eragina eta salaketa handitzen dugu.
  • Gardentasunean aurrera egiten dugu.
  • Erakunde mailako malgutasunean aurrera egiten dugu.
  • Iraunkortasun eta egonkortasun ekonomikoko ekimenak sortzen ditugu.

EDE Taldea

Balio berak partekatzen dituen erakunde multzoa gara (EDE Fundazioa, Suspergintza Elkartea, Suspertu SL eta ST3 Elkartea). Zerbitzu independenteak eta askotarikoak ematen ditugu, baina aldi berean osagarriak. EDE Fundazioa da, 1974an sortuta, taldeko erakunde nagusia.

Pertsonak ahalduntzea eta gizarte bidezkoagoa garatzea lortu nahi dugu, garapen pertsonal eta kolektiboaren bidez, eta gizarte, kultura eta hezkuntza arloko ekintza ugari sustatuta. Funtsean Euskadin lan egiten dugu eta lankidetzak garatzen ditugu eta nazio mailan nahiz nazioartean loturak ezartzen ditugu, ahal dela Europa mailan.

Orain gutxi EDE Taldearekin bat egin du Madrilgo Luz CasanovaFundazioak, Jesusen Bihotza Apostolikoekin duen lotura bereziaren ondorioz.

Aitorpenak

bikain_logo

Bikain

Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila. Hizkuntza Politikako sailburuordetzak EGIAZTATZEN DUEDE Fundazioak Bikain ereduaren ERDIKO MAILA egiaztatu duela Kanpoko ebaluazio-prozesu baten bidez. Eredu horrek erakunde bateko hizkuntzaren erabilera, presentzia eta kudeaketa maila ebaluatzen du, eta Bikain Ebaluatzaileen Klubeko kideek egiten dute.

hombre_mujeres_edefundazioa

Emakunde

EDE Fundazioak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea aitorpena duen ziurtagiria du. Aitorpen hori 1994an sortu zuen Eusko Jaurlaritzak, Emakunde-Emakumearen Euskal Institutuak sustatuta, erakunde barruan gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasunean aurrera egiteko konpromisoa hartu duten erakunde eta enpresei aitorpena emateko asmoz.

adok_calidad_edefundazioa

UNE-EN ISO 9001:2008 Kalitate-ziurtagiria

EDE Fundaziotik gure prestakuntza guztietan kalitateko prestakuntzaren alde egiten dugu, horietan bizipena eta ezagutzak partekatzea funtsezkoak dira. Gizartearen eta hezkuntzaren arloan lan egokia garatzeko gaitasun eta eskumenak eskuratzeko prestakuntza.