Behatokia Hirugarren Sektore Sozialaren sustapenerako tresna bat da, zeian 2006az geroztiksustatzen dugun, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailarekin eta BBK Fundazioarekin elkarlanean. Azken urteotan, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikak Sailarekin izan dugun elkarlanaren ondorioz, Euskadi mailan jarduna indartu dugu, bai eta Gipuzkoan eta Araban egindako jarduera presentzialak ere.

Boluntariotza eta Partaidetzarako Agentziak Bizkaiko erakundeen, beren boluntarioen eta lan boluntarioan hasi nahi duten pertsonen sustapen beharrizanak estaltzen ditu. Zerbitzu integral, doakoa eta kalitatezkoa eskaintzen du: aholkularitza, trebakuntza, laguntza, informazioa, eta abar. BBK Fundazioak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta EDE Fundazioak sustatutako ekimena da.