Kudeaketa eredua

Gure artean harremanak egiteko eta antolatzeko modu bat, gure jarduera eta hartzaileen beharrei eman beharreko arreta errazten duena.

60 lagun baino gehiago ari gara (boluntarioez eta urtero jardueretan laguntzen duten kideez gain) EDE Fundazioan lanean; honako ezaugarri hauek dituen antolaketa-sistema eta eskema osatzen dugu:

  • Gure espezializazio-sektoreko eremuetan berrikuntza egitea ahalbidetzen du.
  • Lanaren zeharkakotasun handiagoa sortzen du.
  • Etengabeko hausnarketarako aktibatzen gaitu
  • Dinamika estankoak gainditzen laguntzen digu.
  • Prozesuan eta azken produktuan balio handiagoa eskaintzen du.

Gure filosofia egunez egun indartzen da:

Hirugarren sektore sozialeko eta kultura eta hezkuntza eremuko elkarte, kolektibo, profesional eta pertsonekin “Egiten jakitea” jasotzen, sustatzen eta partekatzen duen eredua bultzatzen dugu.

Pertsonak oinarri dituen antolaketa-eredua dugu. Pertsonekin eta pertsonentzat lan egiten dugun pertsonak, erakundeetarako…

Lankidetzako harremanen alde eginez.

Nola antolatzen gara?

Diziplina ugariren artean multzokatzen gara, taldea iritsitako eskaeraren beharren arabera egokitzen dugu.

“Espezializatutako espazioen” sistema baten arabera antolatu gara, eta eskema horretatik abiatuta, eskarien arabera konektatzen gara. Hala, zerbitzu ugariak egituratzen ditugu: Ikerketa, Aholkularitza, Prestakuntza, Enplegua eta Europa.

Malguak eta diziplina artekoak diren taldeetan lan egiten dugu.