Lanbidek homologatutako zentroa da EDE Fundazioa, eta langabezian dauden pertsonentzako
eta haien lan-egoera hobe ditzaketen pertsonentzako trebakuntza ematen dugu.

Langabezian dauden pertsonentzako egiten dugu lan, haien lan-gaitasuna hobetuko duten ezagupenak eta gaitasunak eskura ditzaten. Horretarako pertsonak gure jardunaren ardatz bihurtu dira, eta trebakuntza-eskaintza zabal eta irakasle gaituak jartzen ditugu haien eskura.

ISO 9001:2015 ziurtagiria daukagu, trebakuntzan eta trebakuntza horren kudeaketan.

MATRIKULATZEKO JARRAIBIDEAK

Nola egin dezaken matrikula?

Hasteko, kontsulta itzazu gure ikastaroak, aukeratu matrikulatu nahi duzun ikastaroa, eta
ikastaroaren izena eta “lanbide kodea” apuntatu.

Behin matrikula hautatuta, ikastaroan hiru aukera ditu:

1. Internet bidez inskribatzeko:

1. Sartu Lanbideren webgunean, ondoko estekaren bidez (http://apps.lanbide.euskadi.net/apps/FR_BUSQUEDA_CURSOS?LG=C&ML=FORMEN1).
2. Sartu ezazu ikastaroaren kodea, eta egin klik “aurretiko izen ematea” aukeran. Aukera hori erabili ahal izateko, aurretik, “Mi Lanbidenet”-en behar duzu egon
inskribatuta.

2. LANBIDEren bulego batean: eska iezaiozu hitzordua zure orientzaileari, hark inskribatu
ahalko zaitu ikastaroan, behin izena eta ikastaroaren kodea emanda.

3. Zentro Kolaboratzaileetan: eska iezaiozu hitzordua zure orientzaileari, hark lagunduko
dizu “Mi Lanbidenet”-eko pasahitzak lortzen eta izen ematea burutzen.

Eskuragarri dauden ikastaroak