25 Maiatza, 2019

Microphone and mixing console.

Laneko elkarrizketa bat. A zer urduritasuna agertokira irtetean. Nola egingo dut agurra?, Nola sentitzen naiz beste pertsonaren aurrean?, Zer esango dut? Une hau prestatzea beharrezkoa da eta William Shakespeare handiak ere esaten zuen: «Inprobisazioak hobeak izaten dira prestatutakoak direnean».

Ispilu aurrean jarrita aurkezpenaren entsegua egin dezakegu, baina aberasgarriagoa izaten da geure burua grabatu eta nola egin dugun BENETAN ikusi ahal izatea. Horrek lagundu egingo digu zer aldatu eta zer ez erabakitzen. Erabilgarria da laneko elkarrizketa zuzenean izan eta gainetik grabatzeko aukerarik ez dugunerako entrenatzeko.

Elkarrizketa guztietan egiten dituzten galdera zail horiei erantzuteko prestatuko gara: hitz egin zure buruari buruz, hiru alderdi on, hobetu behar dituzun alderdiak, zergatik kontratatu behar zintuzkegu zu… Berez, galdera sinpleak dira, baina zaila da aurrean dugunari zer dakigun, zer dezakegun eta zer nahi dugun erantzutea. Taldeko tailer hauetan, beste batzuek nola egiten duten ikasiko dugu eta aholku, babes eta aintzatespenak ere jasoko ditugu. Bakardadea arinagoa izango da eta estutasuna murriztuko digun laguntza-sentsazioa sortuko dugu.

Beti bezala: ERREPIKATU, ERREPIKATU ETA ERREPIKATU, hobetzeko.  Elkarrizketa prestatu eta gure burua grabatzen dugunean, egoera benetako laneko elkarrizketa baten ahalik eta antzekoen egiten saiatuko gara, hala, agertokira igotzen garen aldi bakoitza, gidoia, gure gorputz espresioa, ahotsaren tonua eta abar inprobisazioaren esku gera ez daitezen. Une hori behin eta berriro simulatuko dugu; taldean eta alaitasunez. Tailer hauetan ez da umorerik falta izaten, uste baitugu beldurrari entrenamenduarekin egiten zaiola aurre, baina barre gogotik eginda ere bai.

«Nire burua lehen aldiz grabatu nuenean, oso urduri jarri nintzen. Ez nuen oso ondo egin. Hala ere, kideek nik ikusi gabeko alderdi on batzuk identifikatu zituzten. Errepikatzearen poderioz, gero eta beldur gutxiago izan dut».

«Ez da benetako elkarrizketa batera joatea bezalakoa, baina tailer hauekin prestaketa egiteak nire buruarekin askoz seguruago joan naiz eta hori nabaritu egiten da elkarrizketan».

 «Taldeak asko lagundu dit. Beste pertsona batzuengandik ikastea aberasgarria eta lasaigarria izan da».