20 Jun, 2019

Gorabide – Adimen-desgaitasuna duten pertsonen aldeko Bizkaiko elkartearen eta EDE Fundazioaren arteko lankidetzan garatutako ikerketa aplikatuko proiektua da honako hau. Bi erakundeen esperientzia espezifikoa eta know-how-a bateratzea du helburu (zuzeneko esku-hartzea eta ezagutzaren kudeaketa), eragin sozial handiagoa lortzeko.

Azterketaren asmoa zen adimen-desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatearekin lotura handien duten testuinguruko faktore eta faktore pertsonalak identifikatzea, hala, behar dituen laguntzak bideratzeko eta, horren bidez, bere bizitzarekin asebetetzea lortzeko eta ongizatea hobetzeko.

Gainera, bi erakundeak lankidetzan aritu ginen azterketaren emaitzak zabaltzen, eta elkarrekin aurkeztu genituen prozesu metodologikoaren gakoak eta ondorioak Salamancako Unibertsitateak antolatutako mintegi honetan: Desgaitasunari buruzko Ikerketaren arloko Eguneratze Metodologikoaren IX. Mintegia. Horrez gain, Siglo Cero aldizkarian artikulua argitaratu genuen: Aja, E.; Canto, A.; Gerolín, M.; Vidorreta I; Análisis de la incidencia de factores personales y ambientales en la calidad de vida de personas con discapacidad intelectual de Bizkaia. Siglo Cero, 2013, 251.

Gorabideren eguneko zentro, egoitza eta etxebizitzetako zerbitzuen erabiltzaile diren adimen-desgaitasuneko pertsona bakoitzaren plangintza-prozesuetan eta laguntzen jarraipenean ohiko jardunbide gisa bizi-kalitatearen ebaluazioa txertatu ondoren garatu genuen ikerketa.  Ebaluazio bakoitzaren emaitzak pertsona bakoitzaren Laguntzen Plan Pertsonalizatua egiteko edo berrikusteko erabiltzen dira, eta pilatutako datuen analisia informazio-sarrera erabilgarria da Schalock eta Verdugok (2002/2003) proposatutako bizi-kalitatearen ereduaren arabera estrategia, programa eta zerbitzuak bideratzeko.

Planteatutako helburuak lortzeko, metodologia kuantitatiboa aukeratu genuen. Alde batetik, adimen-desgaitasuna duten pertsonen lagin baten bizi-kalitatearen profilaren inguruko datuak bildu genituen, GENCAT Dimentsio anitzeko Bizi Kalitatearen Eskala aplikatuz (Verdugo, Gómez, Arias eta Schalock, 2009). Gorabideko zerbitzuak erabiltzen dituzten eta adinez nagusiak diren 224 lagun hartu genituen guztira. Bestalde, lagineko pertsonak identifikatzen dituzten aldagai jakin batzuen inguruko datuak ere bildu genituen: pertsonalak (adina, diagnostiko gehigarriak egotea eta laguntzen beharra…) eta giroaren edo testuinguruaren araberakoak (zerbitzu mota, zentroaren neurria eta programa jakin batzuetan parte hartzea).

GENCAT eskala (Verdugo et al. 2009) ebaluazio objektiboa egiteko tresna da, honako honek proposatutako bizi-kalitatearen dimentsio anitzeko ereduan izandako aurrerapenen arabera diseinatu da: Schalock et al. (2002/2003, 2007, 2008). Profesional batek administratutako galdetegia da, eta erabiltzaileen bizi-kalitateari buruz ikus daitezkeen arloak biltzen ditu, guztira 8 dimentsiotan banatutako 69 item ditu: Ongizate emozionala, Ongizate fisikoa, Ongizate materiala, Garapen pertsonala, Autodeterminazioa, Pertsona arteko harremana, Gizarteratzea eta Eskubideak.

Gerora, aldakuntzaren analisiari edo ANOVA sinpleari lagundu zion deskribapenezko lehen datuen analisi estatistikoa egin genuen; horri esker, identifikazio-aldagai bakoitzaren (faktore pertsonalak eta girokoak biltzen ditu) eta mendeko aldagai bakoitzaren (Bizi Kalitatearen Adierazlea eta haren 8 dimentsioak) arteko erlazioa ezagut daiteke. Beste nolabait esanda, identifikazio-aldagaiak hartzen duen balioaren arabera mendeko aldagaiaren balioan estatistikoki adierazgarria den alderik badagoen edo ez identifika daiteke. Gainera, Korrelazioekin (Pearson korrelazio-koefizientea) lan egin genuen; zenbakizko bi aldagairen (jarraituak) arteko erlazio posiblea ezagutzeko analisirako metodoa. Analisi horrek ahalbidetzen du aldagaietako baten balioak handiagoak (edo txikiagoak) izateko joera duten  bestearen balioak handitzen diren heinean edo, aldiz, elkarren artean zerikusirik ez duten.

Txostenaren laburpena ikus daiteke esteka honetan sakatuta:

https://issuu.com/edeconocimiento/docs/04._factores_que_intervienen_en_la_