04 Feb, 2019

Bihurtuz hasi berria eta oso txikia den elkarte bat da. Gizarte-baztertze arriskuan dauden gazteekin lan egiten duena. Bere lan esparrua Getxo-Uribe Kostan kokatzen da.

Handitze egoera batean aurkitzen den unean, proiektu ezberdinei heltzeko eta hautaketak egiteko garaian, beharrezkoa jo dute beren izaera, jarduera-ildoak, estrategiak, elkartearen antolaketa era eta kide bakoitzaren egitekoak argitzeko eta zehazteko, denek era elkartu batean aritzeko. Gogoeta estrategiko baten beharrean zeuden eta Antolaketaren inguruan erabakiak hartzeko beharrean.

Proiektu hau sei saioetan garatu da, goiz osoak iraun duten saioetan. Saio hauetan hainbat kontu aztertu eta landu dira; hala nola,  elkartea mugatzen eta indartzen dituzten kanpo eta barne faktoreen inguruan aritu dira; elkartearen identitateari buruz eztabaidatu dute; elkartearen Zeregina eta jokamolde ardatz izango dituzten Baloreak adostu dituzte; etorkizunari begira jarri dira elkartearen Ikuspegia zehaztuz; eta jarraian, lan estrategi ildoak finkatu ondoren hurrengo urteetako ekintza estrategikoak adostuak geratu dira.

Proiektuaren bigarren asmoa elkartearen Antolaketaren inguruan gogoeta egitea izan da: elkartearen jakintzak mahai-gaineratu, barne informazio fluxuak aztertu eta guzti horrekin elkarteko rol ezberdinak identifikatu beren funtzio eta zereginekin. Guzti honekin Organigrama bat lortu da antolaketa estruktura koherente bat grafikoki adieraziz.

Bide-laguntza estiloa elkarte-kide guztiak beren izatearen eta egitekoen aurrean jartzea izan da; horren inguruan gogoeta egin zezatela; prozesuan zehar erabiltzen genituen metodologi tresnen jabetza har zezatela, etorkizunean -hein batean bederen- gogoeta prozesuak era sistematiko eta parte-hartzaile baten bidez egiteko aukera eskainiz. Finean, bere kabuz jarraitzeko ahalmenak eskainiz.

Erabili den metodologia parte-hartzailea izan da. Lau galdera nagusien inguruan:

  • Non gaude? Barne-gaitasunak eta bitartekoak. Lan esparruan dauden zaitasunak eta aukerak.
  • Nortzuk gara? Identitateari gainbegirada bat. Norentzat lan egiten den. Zeregina eta Baloreak.
  • Noruntz goaz? Ikuspegian oinarrituz lan-ildoak finkatu. Lantzekoak diren aliantzak. Elkartearen barne dinamika.
  • Nola Aurrera egin? Antolaketa estruktura finkatu. Elkarte-kide ezberdinen artean rolak banatu.

Proiektuaren ondorioz, Bihurtuz elkarteko elkarte-kideek, lehendik eztabaidatzen zituzten asmo, gogoeta eta kezkak; eta lan-dinamikan mahai-gaineratu diren beste hainbat, era sistematiko batean aztertzeko aukera izan dute, guztiak bide berean lerrokatuz.