24 Jun, 2019

europa_EDE

Prozesu honen helburua Europa mailan erreferentziazko testuingurua izatea da, tokiko gure testuingurutik abiatuta, gazteen politikei buruz, gazteen eremuan berritzaileak diren esperientziak eta eredua transmitituz.

Proiektuaren helburua da Bilbo Bizkaia lurraldea bistaratzea Europa mailan eta nazioartean sareak, harremanak, ezagutzak eta esperientziak trukatzeko eta sortzeko, eta horien bidez, honako hauek ahalbidetzeko:

  1. Nazioarte mailan gure lurralde-eredua eta politikak zabaltzea gazteen esparruan, aukera berriak detektatuz.
  2. Erreferentziazko lurraldeekin (hiri eta eskualdeak), erakundeekin, sare eta espazioekin dauden harremanak ezagutzea eta, dagokionean, finkatzea, Bilbo Bizkaia lurraldean gazteen politikei balio erantsia emateko.

Bilbo Bizkaia gazteentzat lurralde erakargarri eta gazte-politiketan esporta daitekeen eredu gisa zabaltzeko diskurtso partekatua lortzera bideratutako aholkularitza-prozesua izan da proiektua.

Nazioarteko Bilbo Bizkaia proiektua berritzailea ari da izaten erreferentziak identifikatzean, Europa mailan ikasteko bi norabideetako prozesuan eta lurraldetik egiten dena ezagutarazteko; adierazgarria da identifikatzen dugunarekiko eta partekatzen dugunarekiko, eta batez ere, balio erantsiko prozesua da, gobernu irekiko eta gazte-politiken eredua osatzen eta aberasten dutela ulertuta.

Prozesuan zehar lankidetza-prozesu bat abiarazteko erreferentziazko sareak identifikatuko ditugu, Europa mailan gazte-politiken aldeko ingurunea sortzeko, bai lehen daudenetatik abiatuta, bai modu prospektiboan. Bigarren fase batean, harreman-sare horren testuinguruan garatu beharreko gaien agenda bat egingo dugu eta eragile ugariekin lehentasunezko gaiak zabalduko ditugu.

Gaztedi Bilbo Bizkaiak lurraldeko gazte-politiken Europako posizionamendurako erreferentziazko espazioa izan nahi du.

Prozesu honetan, Bilboko Udalarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiko Behatokiarekin batera egongo gara, gazteen eremuan nazioarte mailan diskurtsoa eratzeko, sozializatzeko eta posizionamendu-estrategia garatzeko prozesuan.