14 Jun, 2019

Euroeskualdearen helburu nagusiak hauek dira:

  • Modu orokorrean eta zeharka lankidetzan jardutea.
  •  Lurralde-lankidetza garatzea Europako ikuspegitik.
  •  Europako ikuspegian Euroeskualdearen ikusgarritasuna indartzea.

Horretarako, administrazio publikoekin eta gizarte zibileko eragileekin nazioz gaindiko lankidetza-proiektuak jarri ditu martxan, PIZZPAU adibidez, EDE Fundazioa lider dela, eta bertan parte hartzen dute Pistes Solidaires-ek eta Europe Direct Pays d L’Adour-ek ere.

“BIZZPAU EUROTEGIA” proiektua EDE Fundazioaren eta Pistes Solidaries-en arteko lankidetzaren ondorioa da; horiek Europe Direct Bizkaia eta Europe Direct Pau-ren harrerako egiturak dira. Euroeskualdearen bi aldeetako gazteak bildu nahi ditu, lurraldetik gure nortasuna hobeto ezagutzeko, Europaren, euroeskualdearen eta gure nortasunaren balioa bistaratuz etorkizuneko giltzarri gisa. Proiektua Euroeskualdeko bi aldeetako gazte talde batekin eta gazteen sustatzaileekin egin da. Bidarten eta Bilbon bildu dira intereseko gaien inguruan hausnartzeko, Euroeskualderako lehentasuneko lan-ildoekin lotuta: enplegua, kultura, hezkuntza, nortasuna, parte-hartzea. Horretarako, parte hartzeko dinamikak eta dinamika sortzaileak aukeratu ditugu eta eremuetako bakoitzeko lana konbinatu dugu asteburuko bi mintegi eginda Bidarten eta Bilbon, hurrenez hurren. Horrez gain, webinar birtual bat ere egin dugu.

Proiektu osoan zehar tailer ugarietako hausnarketak biltzen dituzten laneko dokumentuak egin ditugu, baita aurkezpen-bideo bat ere. Horri gehitu behar zaio sare sozialekin, whatssaparekin eta beste aplikazio batzuekin egindako lana. Hala, Bidarteko eta Bilboko mintegiak, adibidez, twitter bidez jarraitu ahal izan ziren. Proiektuaren amaierako webinarrak proiektu berrietarako ideiak emateko ere balio izan zuen.

Helburuak

  1. Euroeskualdeko gazteen parte-hartzea sustatzea, bere nortasuna eraikitzeko eta etorkizuneko proposamenak egiteko rol protagonista emanez.
  2. Gazteen mugikortasuna eta hezkuntza formalaren eta ez-formalaren eremua sustatzea Euskadi-Akitanian.
  3. Eskualdeko kohesioan laguntzea, ondorengo lankidetzetarako bidea irekiz, eta hala, proiektuaren mugaz gaindiko izaera finkatuz.
  4. Gazteen eta eragileen artean Euroeskualdeko estrategiak eta lehentasunak zabaltzea.

Euroeskualdeko bi lurraldeetan garatu zen proiektua: Bizkaia (Euskadi), Bidart (Akitania) bi mintegiren bidez, eta sare sozialen, lankidetzako espazioen eta webinar saioen bidez saioak eta lan birtuala ere izan zuen.

Proiektua webgunea prestatzearekin eta taldeak egitearekin hasi zen. Lehentasunak ezartzeko, interesak identifikatzeko eta landu beharreko gaiak detektatzeko, hirietako bakoitzean (Paue eta Bilbo) laneko tailerrak egin ziren.  Pauen eta Bilbon, tailer bakoitza asteburu oso batean garatu zen, espazio formalenak elkarbizitzako eta aisialdiko garaiarekin konbinatuz. Tokiko tailer horietan, gazte talde bakoitzaren intereseko gaiak landu nahi izan genituen eta haiekin jarraitu beharreko metodologia balidatu. Aurkezpeneko eta testuinguruan jartzeko dinamiken ondoren, eta programa eta helburuak aurkeztu ostean.

Bi taldeen arteko hizkuntza komuna frantsesa eta gaztelania izan zen. Hala ere euskararen erabilera sustatu zen, baita ingelesarena ere, dinamika batzuetarako.

Mintegi bakoitzak bestea osatu zuen; lehenengoan errealitatea ezagutzeko alderdi orokorragoetan oinarritu ginen, eta bigarrenean, zehatzago, nortasunaren eta pertzepzioaren kontzeptuak landu genituen.

Barne tailerren ondoren, hiru eguneko mintegia izan genuen Bidarten (Akitania) eta handik hilabetera, beste hiru egunekoa Bilbon (Bizkaia). Proiektua webinar saio batekin amaitu zen. Aurrez aurreko jarduera hori sare sozialen, skype eta bestelako lankidetzako tresna batzuen bidez egindako lanarekin osatu zen.  

 

Eurotegia Bidart

Proiektuaren lehen Eurotegi Bidarten izan zen. Hiru egun horietan 16 lagun bildu ginen (Euskadin eta Akitanian bizi ginenak, baina baita Europako Boluntariotza Zerbitzua gure erakundeetan egiten ari ziren Europako beste gazte batzuk ere: Alemania, Erresuma Batua eta Italiakoak).

Gai hauen inguruan lan egin genuen:

  • Lan-egoeraren zailtasunari eta benetan dauden oztopoei buruzko adostasuna.
  • Nortasunaren zentzua, Akitaniaren eta Euskadiren artean partekatutakoa, eta lotura sendoa kulturarekin eta tradizioekin. Norbere kulturarekiko atxikimendu hori gauza positibotzat hartzen da (nortasuna, kide izatea, parte hartzea).
  • Aisialdiko jardueren artean dauden ezberdintasunak eta aisialdi mota ugariak.
  • Parte hartzea. Motibazioaren jaitsiera eta sare sozialetan presentzia izatearen garrantzia.
  • Etxebizitzarako sarbidea izateko zailtasunak. Kaleratzeen gaiaz ere hitz egin zen.
  • Europako nortasun handirik ez dagoen arren, EBko kide izateak aukerak eskaintzen dituela aitortzen da.
  • Sentsibilitate berezia dago gai batzuen inguruan, hala nola elkartasuna, laguntasuna, immigrazioa, giza eskubideak…

Ondorioak

Bilboko mintegian 19 lagun bildu ginen eta bi lurraldeen eta taldeen arteko antzekotasunen inguruan lan egin genuen, ondare komunaren eta kultura alderdiei oso lotuta, beste komunitate batzuen gainetik Akitaniarekin dugun lotura indartuz.  Lurraldeen aurkezpen grafikoaren jarduerak eztabaida aberasgarria sortu zuen.  Webinar proposamenak ahalbidetu zuen proiektua bistaraztea eta haren ondorioak ikusaraztea, eta hala, gazteen arloa ezagutzen duten eta bertan lan egiten duten pertsonekin alderatu ahal izan zen. Hausnarketa-prozesu osoaren ondoren egin zen, PIZZPAUn sortutako ideietatik abiatuta proiektu berriei forma emateko brainstorming gisa.

Proiektuaren iraunkortasuna

BIZZPAUri esker harreman sendoa eta egonkorra duen sarea sortu ahal izan da bi noranzkoetan: alde batetik, gazteen eremuan eta zehazki gazteen eta Europako mugikortasunaren arloan lan egiten duten eragileen artean eta, bestetik, proiektuan parte hartutako gazteen artean. Hain zuzen ere, amaierako webinar saioari esker, EB mailan deialdi honetan edo beste batzuetan aurkez daitezkeen etorkizuneko proiektu-ideiak egituratzen hasi ahal izan da. Lankidetza-sarea sortzeaz gain, Euroeskualdeko gazteak hobeto ezagutzeko eta haien artean harreman-lotura informala egiteko balio izan du. Gerora beste truke batzuk sor daitezke horren ondorioz.

Proiektuan parte hartu duten erakundeetarako lankidetzarako aukera izan da, eta partekatutako lana egiteko aukera, eta horrek ondorio positiboak eman ditu, beste proiektu batzuk egin nahi baititugu elkarrekin. Azkenik, Euroeskualdearen laguntza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren kofinantzaketa funtsezkoak izan dira proiektuari neurri eta sendotasun handiagoa emateko.