27 Jun, 2019

EDE fundaziotik Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailari laguntzen ari gara gure komunitate autonomoan borondatez lan egiten duten pertsonen kopurua zenbatzeko.

 

Azterketa honetan arlo honetan orain arte egindako azterketetan baino boluntariotzaren ikuspegi zabalagoa eta osoagoa hartu da, herritarrek borondatez eta elkartasunez parte hartzeko dituzten beste modu batzuen inguruko informazioa biltzen baita.

Parte-hartze sozial gisa ulertzen da zuzenean edo zeharka eremu publikoan eragitera zuzenduta dagoen jarduera oro, pertsonek ekintzen eta bideen bidez egindakoa, bai banako gisa, bai mota orotako herritar taldeen bidez.

Parte-hartze soziala komunitate-jabetzaren kontzientziatik sortzen da beti. Garapen sozialean esku hartzeko erantzukizunaren eta eskubidearen balioak oinarri gisa hartuta, pertsona batzuek modu aktiboan hartzen dute parte eraldaketara eta komunitatearen hobekuntzara bideratutako mota guztietako ekintza zibikoetan

(Parte-hartze Sozialari eta borondatezko pertsonei buruzko Lantaldea:  Definizio argi eta partekaturantz. Borondatezko Pertsonen Estatuko XV. Kongresua Euskadi, 2012)

Helburu hori lortzeko, metodologia kuantitatiboaren alde egin dugu. Zehazki, telefono bidezko makroinkesta bat jarri da martxan, azaroan eta abenduan egingo dena, eta haren helburua da EAEko 18 urtetik gorako 1.800 lagunen informazioa jasotzea, eta hala, egungo boluntariotzaren ehunekoa, galdutakoa eta potentziala kalkulatu ahal izango da.