21 Jun, 2019

Europako Udalerrien eta Eskualdeen Kontseiluak (CEMR) Bilbon eskaini zuen Nazioarteko Konferentzia “Berdintasuna, Aniztasuna eta Inklusioa” izenburupean 2018ko ekainaren 11n eta 13an. Bertan, komunitate bateratzaileak eraikitzeko moduari buruzko elkarrizketa egin zen, herritarren potentziala ahalik eta gehien aprobetxatuko dutena, eta nola egin modu orokorrean, Europako udalerriek eta eskualdeek nola aurrera egin dezaketen gizarte anitzagoen, berdintzaileagoen eta inklusiboagoen mesedetarako.

Konferentziako egunetan, informazio-standa eduki genuen Euskalduna Jauregiaren hall-ean eta ekitaldian parte hartu zuten 550 pertsonak bisitatu zuten.

Plataformen, sareen eta Europako erakundeen, esate baterako, CGLU (Hirien eta Elkartutako Tokiko Gobernuen Sarea), URBACT (Txertatutako Hiru Garapeneko Europako Programa), edo CEMR (Euroko Udalerrien eta Eskualdeen Kontseilua) informazio-puntuekin batera, beste batzuen artean, material eta informazioa eta aholkularitza eskaini genuen Konferentzian hitz egindako gaiekin lotuta.

Nazioarteko Konferentzia ikusgarritasun eta inpaktu handiko ekitaldia izan zen, ez lurralde mailan bakarrik, baita Europa mailan ere.  Bertan zeuden ordezkatuta nazioarte mailako eragile guztiak berdintasunaren eta aniztasunaren arloan. Informazio-standari esker, arlo honetan, tokiko, eskualdeko eta nazioarteko mailan, gure jarduera eta Europako estrategiak eta politikak ezagutzera eman dira.