27 Feb, 2019

importancia-tiempo-ede-fundazioa

Artikulu honetan “Laguntza-prozesuetan aholkulariaren rolak eta taldean hausnartzeko denbora hartzeak duen garrantzia” landuko dugu, eta aholkularitza-prozesu jakin bat oinarri hartuta egingo dugu: Gizarte Zerbitzuen Zorroko Dekretura egokitzeak Genero Indarkeriaren Esku-hartze Sozialeko Bulegoari eragiten dizkion erronken doiketaren hausnarketan laguntza teknikoa ematea.

Urte eta erdiz Bilboko Udaleko Genero Indarkeriaren Esku-hartze Sozialeko Bulegoko taldeari lagundu diogu, hausnarketa-prozesuan taldeari beharrezko laguntza metodologikoa emanez; bertan, ezagutza eta erabakiak “laguntzea ahalbidetzen duten” pertsonen taldean daude.

Gure aholkularitza-ereduaren oinarria da erakundeetan lan egiten duten profesionalek ezagutzen dituztela beti  zerbitzuen erabiltzaileen arazoak sakon eta konplexutasun osoz, baita barne mailan dituzten ahultasun eta indarguneak ere eta, haiek dira, era berean, egoeraren azterketarekin jarraitu beharreko estrategiak identifikatzeko gai direnak. Aholkularitza-taldeak bigarren planoan mantendu behar du eta “iradoki eta bultzatu” taldeak ateratzea bere ondorioak.

Ezaugarri horiek dituen lan batek, kasu guztietan urtebeteko aldia gainditzen duten intentsitate handiko esku-hartze prozesuak izanik, erakundearen aldetik denbora ez ezik, funtsean, pertsona guztien borondatea eta konpromisoa eskatzen dute. Horrekin lotuta, prozesuan parte hartuko duten pertsona guztiek parte har dezaten zuzendaritza-taldearen lankidetza eta babesa izatea giltzarria izan da esku-hartzearen emaitza ona bermatzeko.

Era berean, oso garrantzitsua da baita ere esku-hartze taldearen inplikazioa lortzea, haren ezagutza, esperientzia eta eguneroko lana baitira prozedurak eta tresnak eraikitzeko oinarria. Bereziki prozesuaren lehen fasean, esku-hartzearen prozedura nagusiaren definizioan eta sistematizazioan eta Genero Indarkeriaren arloko Diagnostiko Espezifikoa egiten oinarrituta. Hemen, esku-hartze taldearen rola funtsezkoa izan zen. Era berean, barne mailan zuzendaritzako eta pertsonen kudeaketako funtzioetan indarguneak eta ahulguneak taldean identifikatu ziren, lanpostuaren profilen monografiak egin ziren eta egungo antolaketa-eredua berrikusi zen.

Kontuan izan beharreko beste elementuetako bat da ikuseremua zabaltzea, zerbitzuak ematen dituzten erakundeen lankidetza izanik. Ikuspegi eta perspektiba desberdinekin zerbitzuak berrikustea lagungarri izango da eskainitako zerbitzuetan hobekuntza arloak eta indarguneak identifikatzeko, eta neurri handi batean, datozen hiru urteetan garatu beharreko estrategiak bideratu ahal izango dira genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei eman beharreko arretari dagokionez, gertatzen ari diren aldaketak kontuan izanik (profilaren dibertsifikazioa, plan estrategikoa eta EAEko gizarte-zerbitzuen mapa, Bilboko gizarte-zerbitzuak autonomia propioa duten bi eremutan…).

Prozesua dela eta, taldearen esfortzua eta hausnarketa partekatua egin ahal izan da, Bulegoko taldea osatzen duten pertsonen partaidetza-prozesuari eta zerbitzuak eskaintzen dituzten erakundeen lankidetzari esker.