28 Aug, 2019

Enpresekin ezarritako lankidetza-eredua eraikitzeko, denboraren joanean egonkorra izango den elkarrekiko harreman eta lankidetza ikuspuntua hartzen da oinarri.

Hala, enpresekin batera lan eginez, hau lortu nahi dugu:

  • Inplikazioa
    • Enpresak gizarteratze- eta laneratze-prozesuetan inplikatzea.
  • Konpromisoa
    • Harreman eta konpromiso egonkorrak sortzea.
  • Gizarte-berrikuntza
    • Lankidetza-aukera berritzaileak bilatzea.

Nori zuzentzen garen

Gizartearekin konpromisoa duten enpresak eta erakundeak, eta EDE Fundazioko enplegu-zerbitzuetako erabiltzaileen gizarteratze- eta laneratze-prozesuetan eta/edo enplegu-hobekuntzako prozesuetan lagundu nahi dutenak.

Lankidetza motak

  • Lankidetza-hitzarmenak
  • Boluntariotza korporatiboko ekintzak
    • Informazio-jardunaldietan eta -saioetan parte hartzea
    • Enpresatara bisitak
    • Boluntariotza korporatiboko beste ekintza batzuk
  • Kontratazio-konpromisoak
  • Enpresa hornitzaileekin egindako kontratuetan Berdintasun-klausulak aintzat hartzea
  • Enplegua sustatzeko zerbitzuak agintzea eta hedatzea
  • Mezenasgoa eta babesak