03 Jun, 2019

logo_basauri_ede

Urtean, Basauri-Etxebarriko 15 pertsonari prestakuntza eman diogu, Gizarte erakundeetan mendeko pertsonei gizarte- eta osasun-arreta profesionaltasun-ziurtagiria emateko Basauri-Etxebarriko Behargintzak zerbitzu-kontratua berriz esleitzearen ondorioz.

Kontratu horren erakunde esleipenduna izatea lortu dugu 4. urtez. Horregatik, aurreko urteetako prestakuntza-prozesu orotan izandako kalitate-maila berari eutsi behar diogu. Bereizgarri dugun profesionaltasuna oinarri hartuta hartzen dugu gure gain betekizun hori.

2019ko apirilean amaitu genuen prestakuntza hori ematen. Profesionaltasun-ziurtagiri horri esker, prestakuntza hori jasotzen dutenek nabarmen hobetzen dute beren enplegagarritasuna gizarte- eta osasun-sektorean. Izan ere, adinekoak eta mendekoak zaintzeko lanak egiteko pertsona gaituen eskaria handia da.

Horrez gainera, ziurtagiri hori eskuratzeko, 370 orduko prestakuntza teorikoaz gain, 80 ordu praktika egin behar dira. Denda espezializatuak eta adinekoen egoitzak in situ bisitatuz, eta Aniztasunari eta elikagaien manipulazioari buruzko beste prestakuntza batzuk emanez osatzen du prestakuntza EDE Fundazioak.

Ikasleek nahiz Behargintzak oso balorazio ona egin dute prestakuntzari buruz.

Datorren urtean Basauri-Etxebarrirekin berriz lankidetzan aritzea espero dugu!