08 Oct, 2019

cem_empleo_lanbide

Enplegurako orientazio-zerbitzuan Lanbideren zentro laguntzaile gisa beste kanpaina bati ekin diogu.

2019-2021 kanpaina berri honetan, zerbitzu hauek jarri ditugu herritarren esku:

  • Orientazio orokorra
  • Egoera ahulean dauden kolektiboetarako orientazioa
  • Enplegu-zentroa

Gure orientazio-zerbitzuak erabili nahi badituzu, gure bulegoetara etorri eta EDE Fundazioan orientazioa eska dezakezu. Bestela, erreferentziazko zure bulegora joan, orientatzailearekin hitz egin eta gure erakundera bideratzea eska diezaiokezu.

EDE Fundazioaren Enplegu Zentroari dagokionez, berriro ireki dugu eta enplegua bilatzeko zure prozesua hobetzea ahalbidetu eta horretan lagunduko dizuten baliabideak eta irtenbideak topatuko dituzu bertan.

Gainera, lantaldearen aholkularitza ere jaso ahal izango duzu. Zalantzak argitzen eta tresna egokienak topatzen lagunduko dizute eta alboan izango dituzu.

Gertura zaitez, ezagutu laneko eremua eta gure orientazio-bitartekoak eta atera etekinik handiena. Zure zain izango gara.

Zerbitzuak lotu ditugu. Enplegu Zentroaren zerbitzua eta orientazio zerbitzua berriro ere lotu egin dira ibilbideetan parte hartzen duten pertsonen gaitasunen garapena, autonomia eta enplegagarritasunaren eta aukeren hobekuntza bultzatuta.

  • Hileroko taldeko tailerrak: IKTak eta enplegua, atariak eta bilatzaileak, CV…
  • Astelehenetik ostiralera, ordutegi zabalean.
  • Simon Bolivar 8B. 94 400 99 99. EDEren Enplegu Zentroa

Diruz Lagundutako Programak:

Logo lanbide