30 Jun, 2019

2019ko Europako Parlamenturako hauteskundeak hurbil daudenez, Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluarekin eta Eusko Jaurlaritzako Europako Gaien Zuzendaritzarekin elkarlanean, Europako Parlamenturako hauteskundeetan parte hartzeak esan nahi duenari buruz eztabaidatzeko eta gogoeta egiteko, Europako proiektuaren parte izatea nola baloratzen dugun eta zer erronkari egin behar diogun aurre jakiteko jardunaldia antolatu dugu.

Europako gaietan eta herritartasunean oro har adituak diren pertsonen artean elkarrizketa-formatua planteatu zen, talde desberdinak ordezkatuz; betiere, gai horiei buruzko eztabaida aberatsa eta irekia egiteko helburuarekin.

Horretarako, ohiko eremuetatik ateratzen saiatzen gara, jendearekin topatzea eta elkarrizketa aberatsa izatea errazagoa den lekuetara hurbilduz: ekimena Erriberako merkatuan egin zen, gastrotaberna jardueran bertan txertatuz. Horrela, hizketaldietan after work giroan parte har zitekeen, edariaz eta koktelaz gozatuz.  Horrela, Europa herritarrei hurbiltzeko beharra eta egokitasuna islatu behar dugu, benetan pertsonak eta askotan Europako gaietako ezagutzarik ez duten edo axolarik ere ez zaien herritar zati handia dagoen lekuetara eramatekoa.

Jardunaldian 50 pertsona inguruk hartu zuten parte eta elkarrizketa aberatsa, arina eta interesgarria izan zen, hizlariei Europako gaurkotasuneko gaiei eta hauteskundeei buruzko galderak eginez.