09 Oct, 2019

empleo_sofia_ede

Enplegua zerbitzuak sustatutako Emaktiva programa Sofian (Bulgaria) izan da, European Network of Innovation for Inclusion erakundeak ondutako Berrikuntza eta Gizarte-inklusioko Jardunbide Egokien Deialdiaren Proiektu irabazlearen Bisita-Ikerlan baten baitan.

Emaktiva deialdi horren finalistetako bat izan da, eta bisita-ikerlanak gure Proiektua ezagutarazteko aukera eskaini digu. Horrekin batera, EDE osoan egiten den lana ezagutarazteko parada ere izan dugu. Hala, ondoko gaiak azaldu ditugu: gure lan-metodologia, esku-hartzeko ildoak, eta gure elkarlana gizarte-eragileekin eta enpresa-ehundurarekin.

Bisitak, gainera, proiektu irabazlea ezagutzeko, praktikan jartzeko eta hobekuntza-proposamenak egiteko parada eskaini digu, Iana Avramovaren Transformika Coaching Cards (https://www.transformika.org/). Horretaz gainera, adimen ezgaitasuna duten pertsonekin aritzen den Aprocor Fundazioa (http://fundacionaprocor.org/) ere ezagutu dugu.

Acción contra el Hambre España erakundeak ere parte hartu du, zeinak European Network of Innovation forInclusion-Inklusioko Berrikuntzaren Europako Sarea zuzentzen duen http://www.europeannetforinclusion.org); Vive Empleo egitasmoa ere aurkeztu zuen.

Bigarren lan-saioan, gazteekin enplegu inklusiboko egitasmo berritzaileak garatzen hasi ginen; gai hori erakunde parte-hartzaileekin etorkizunean egingo ditugun topaketetan berreskuratuko dugu.

Bisita-ikerlan horretan parte-hartu izana oso aberasgarria izan da. Asko ikasi dugu, eta hainbat ekarpen izan dira, enplegu inklusiboko egitasmoak eraikitzen jarraitzeko helburuarekin. Harreman eta kontaktu berriak ekarri ditugu, eta horiekin lanean jarraitzeko asmoa dugu.