30 Maiatza, 2019

2016ko urriaren 27an, Emakunderen Berdintasuneko XIII. Foroaren baitan, Boluntaren ekitaldi-aretoan egin zen EMAKTIVA proiektua aurkezteko I. Jardunaldia. Hirugarren Sektoreko, administrazio publikoetako eta enpresetako 30 profesional baino gehiago bertaratu ziren.

Jardunaldiak bi zati izan zituen:

  • Lehenengoan, Fundación Mujeres Asturias Fundazioko Goretti Avellok gizarte-bazterketako egoeran dauden emakumeekin egindako gizarte eta lan arloko esku-hartzearen ibilbideak garatzeko esku-hartze eredua aurkeztu zigun.
  • Bigarren zatian, aldiz, EDE Fundazioko proiektuko arduradunek Emaktiva proiektua aurkeztu zuten.

Emaktiva 2016an sortu zen gizarteratzeko eta laneratzeko proiektu esperimental bat izateko, EDE Fundazioak eta Suspergintza Elkarteak sustatuta. Proiektu horrek hiru ardatz ditu oinarri:

  • Hartzaileen gizarte-ahalduntzea eta ahalduntze pertsonala
  • Enplegu inklusiboa eta kalitatekoa sortzea
  • Eta gizarte-eragileekin (esku-hartze sozialaren sektorea), herri-administrazioarekin eta tokiko enpresa-ehunarekin (eragile enplegu-sortzaileak) elkarreragina eta elkarlaneko parte-hartzea.

Bizkaian gizarte-bazterketa edo genero-indarkeria izateko arriskuan dauden edo egoera horretan dauden emakumeei laguntzen die Emaktivak gizartean guztiz eta eraginkortasunez txertatzen.

Lanbidek, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Europako Gizarte Funtsaren 2014-2020ko Programa Operatiboak elkarrekin finantzatzen dute proiektua, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Europako Gizarte Funtsaren 2014-2020ko Programa Operatiboaren 9. gaikako helburuan kokatzen da.

 

Eskerrik asko proiektua jendaurrean lehen aldiz aurkezten laguntzeagatik!