23 Maiatza, 2019

“APLIKAZIOAK MUNDUA ALDATZEN ARI DIRA”. Dagoeneko ez da zalantzan jartzen paradigma hau: telefono mugikorrek PCa irentsi dute erosketak egiteko garaian, kontsultak egiteko, planak egiteko, lagunekin harremanetan jartzeko. Mugikorraren goraldia enplegu-bilaketara ere iritsi da. Aplikazioek sektorea irauli dute eta gero eta aukera gehiago eskaintzen dituzte.

Egungo lan-egoera zailean tokia egiteko, marka pertsonal ona sortzea, sare sozialetan balioa eskaintzea eta, batez ere, mundu digitalean eta aplikazioen munduan murgiltzea dira adituen gomendioetako batzuk.

Telefono mugikorretan, gure denboraren % 86 aplikazioak erabiltzen igarotzen dugu, da eta % 14 soilik Internet erabiltzen. Aplikazioen arrakastaren oinarria da webguneak baino azkarragoak eta erabilerrazagoak direla, eta adituen arabera, etorkizunean egin ahal izango dugunarekin alderatuta, oraindik ez ditugu izan ditzaketen erabilgarritasun guztiak ezagutu.

 “Tailer horietan, ikasten duzu webguneak berak baino errazagoak direla erabiltzeko. Autobusean edo metroan zoazenean kontsulta dezakezu, mezuak berehala iristen zaizkizu. Hori bai, hala ere, berdin-berdin pentsatu behar duzu lasaitasunez zer idatziko duzun, zer informazio emango duzun, zer lan interesatzen zaizkizun… Enpleguari buruzko webguneetan bezala, aplikazio horiek erabiltzen hasteko eta erabiltzera ohitzeko denbora-tarte bat behar duzu”.

Enplegu aplikazioekin ere, beste aplikazio batzuekin bezala, bat baino gehiago probatu behar dira, eta erosoena eta erabilgarriena iruditzen zaizuna erabili. Erabiltzen ez dituzunak kendu, eta zure profilari gehien egokitzen zaiona erabil dezakezu.  Ohar bat besterik ez: komeni da banaka probatzea eta ez saturatzea.

“Berezitasun asko ez nituen ezagutzen. Aplikazioak zailak iruditzen zaizkit, baina ikusi dut oso erabilgarriak direla eta ezin naizela atzean geratu, enpresek erabiltzen dituztela ikusi baitut”. Prestakuntzarako ere garrantzitsua da erabiltzen jakitea…”

 

Aplikazioek kontsulta zehatzak egiteko, ikastaroetara sartzeko, dokumentuak kudeatzeko, gakoak biltegiratzeko eta abarrerako ere balio digute. Horri guztiari esker, gure egunerokoan lana bilatzea errazagoa eta eramangarriagoa izango da.

Sare sozialek ere ahalbidetuko digute interesatzen zaigun edo zaizkigun sektore edo sektoreko albisteen berri izatea, eta gure kontaktuen sarea zabaldu eta ikasi egin ahal izango dugu, eta hala, gure enplegagarritasuna zuzenean hobetuko da.

Aplikazioen erabileratik garrantzitsuena da pertsonok erabakitzen dugula zer egin haietako bakoitzarekin. Denek dute komunean: erraztasuna, berehalakotasuna eta pertsonalizazioa. Hori abiapuntu ona da.

Garrantzitsua da, bestalde, aplikazio mugikorraz gain, JARRERA ere aintzat hartu behar dela. Ikasten jarraitzea ez da tresna-kontua soilik, ezta funtsean ere, baizik eta ezagutza maite dutenen eta pertsona lehiakorrak izateko ezagutzak egunean izan nahi dituztenen bizi-jarrera.