03 Jul, 2019

EDE Fundazioaren Europako Programen Zerbitzuaren helburua da Europar Batasuna, haren funtzionamendua, jardunbideak eta aukerak hirugarren sektoreko erakunde, administrazio publiko eta herritarrei, oro har, hurbiltzea, modu dibulgatiboan eta ezagutza irisgarriagoa eta pertsonalizatua izateko moduan.

Hala, Europako Programen Zerbitzuak Europako esparruan informazioa emateko, prestakuntzako, laguntza teknikoko eta aholkularitzako proiektuak egiten ditu, EBko politikei buruzko eduki orokorrak eskaintzen ditu, baita laguntza ere proiektuak aurkeztean eta exekutatzean eta finantzaketa-aukerak ezagutzean, gai sozialagoetara bideratuta.

Europar Batasunaren esparruan estrategiak eta ekintzak ezagutzeko eta zabaltzeko euskarria eta laguntza eskaintzen dugu.  EBn espezializatuta gaude diziplina anitzeko ikuspegiarekin: politikak eta arauak, finantzaketa-deialdiak eta -aukerak, sareak eta aliantzak, proiektuetarako bazkideak…  Programa ugaritako Europako proiektuen lider eta bazkide gara, bereziki eremu sozialarekin, hezkuntzarekin eta gazteekin lotutakoetan: Erasmus+, Europako Elkartasun Kidegoa, Europako Gizarte Funtsa, Euskadi Akitania Berria Nafarroa Euroeskualdea, LIFE eta abar. Europar Batasunak bermatutako Europako Informazio puntua gara (Europe Direct Bizkaia).

EBren testuinguruan informazioa, prestakuntza, laguntza teknikoa eta ezagutza lantzen ditugu: informazio-produktuak, prestakuntza nahi erara, aholkularitza-saioak, partnerrak bilatzea, diseinuan laguntzea, Europako proiektuak izapidetzea eta justifikatzea eta abar.

Knowing Europa: Europako Informazio Zerbitzua

Europako zer finantzaketa-aukera ditu nire erakundeak? Nola jaso dezaket deialdien eta programen berri? Zer egin behar dut EBra proiektu-proposamena aurkezteko? Sektoreko erakunde, erakunde publiko eta pribatu eta administrazio publikoengana jotzen dugu Europa mailan posizionamendua lortzen eta abian jartzen laguntzeko. Europako sare eta finantzaketa-aukerak ezagutzeko eta haietara sartzeko informazio-zerbitzua eskaintzen dugu.

Making Europa: Europako Proiektuentzako Aholkularitza eta Laguntza Teknikoa

Proiektu-proposamenak aztertzen ditugu eta ideiak sortzeko prozesuak egiten ditugu, aurkezpenak, bazkideak bilatu, finantzatutako proiektuen izapidetzea eta justifikazioa egiten dugu, Europako proiektuen kudeaketaren berezko eskakizunekin eta ezaugarriekin.

Europako proiektuak eskaintzeko eta arrakastaz kudeatzeko osoko zerbitzua gara; funtsak lortzeko estrategiak diseinatzen ditugu, egokitutako proposamen berriak diseinatzeko eta Europako proiektuetan parte hartzeko eta bazkideak bilatzeko metodologia berritzaileak eskaintzen ditugu.

Erakunde mota ugarirekin lankidetzak egiten ditugu: udalak, mankomunitateak, diputazioak, elkarteak eta fundazioak.

Hala, esaterako, Bilboko udalari laguntza teknikoa eskaintzen diogu GAZTETALK BILBAO EUROPA mintegia antolatzeko, Erasmus+programak kofinantzatuta Elkarrizketa Egituratuaren 3 Ekintza Gakoaren testuinguruan, EBri proiektua eskatzen eta mintegia nahiz agendak eta politikak batera egituratzeko eztabaida- eta hausnarketa-prozesua antolatzen lagunduz. Era berean, Bizkaiko Behatokiarekin (Bizkaiko Foru Aldundia) ere elkarlanean ari gara gazteak nazioartekotzeko estrategian.

Training Europa: Prestakuntza eta Gaikuntza

Zer jakin behar dut Europako deialdien inguruan? Nola sar naiteke Europako erakunde eta sareetara? Nola funtzionatzen du EBk eta norekin jarri behar da harremanetan nire ekintzak eta proiektuak jakinarazteko? Laneko saioak, tailerrak eta prestakuntza eskaintzen dugu 2014-2020 aldian finantzaketarako sarbidea ahalbidetzeko.

Ikastetxeetarako, elkarteetara eta bestelako erakundeetara ere joaten gara beharretara bideratutako programei buruzko prestakuntza ematera eta haien eskariaren arabera egokiena duten aukerak ezagut ditzaten.  Hala egin genuen, esaterako, Bizkaiko Hirugarren Sektoreko Behatokiarekin antolatutako tailerrean.