europe-ede-europe-direct-bizkaia

Zein dira mugikorreko tarifei buruzko arauak? Nire hegaldia bertan behera utzi dute: zer eskubide ditut? Non jaso dezaket informazioa EBko enplegu-aukerei buruz? Ekintzaile gisa Europako zer laguntza jaso ditzaket? Nola jaso dezaket oinordekotza EBko beste herrialde batean? Non hartuko dut ostatu kide den beste herrialde batera praktikak egitera baldin banoa? Zenbat estatu dira EBko kide? Sartu Europe Direct Zentroetan

Europe Direct Bizkaia zerbitzuak galdera horiek eta beste batzuk argitzen lagunduko dizu. Herritarrei informazioa emateko Europako Batzordeak finantzatutako eta abalatutako informazio-zentroa da; honako informazio hau ematen du: EBri buruz, gure eskubideei buruz eta tokian eta eskualdean partaidetzazko herritartasuna garatzeko aukerei buruz.

EBri buruzko informazio orokorra eskaintzen duten informazio-zentroak dira Europe Direct izenekoak (sentsibilizazioa, webguneak, argitalpenak, konpromisoak tokiko komunikabideekin eta abar). Horrez gain, aurrez aurre, telefonoz edo posta elektronikoz inkesta publikoak egiten dituzte. Europako Batzordearen eta dagokien harrerako erakundeen mende daude (administrazio publikoak, erakunde pribatuak, fundazioak eta elkarteak izan ohi dira).

HELBURUAK
  • Herritarrei EBko erakundeei, legediari, politikei, programei eta finantzaketa lortzeko aukerei buruzko informazioa, aholkularitza eta laguntza nahiz erantzunak ematea.
  • EBri eta haren politikei buruzko tokiko eta eskualdeko eztabaida modu aktiboan sustatzea.
  • Europako erakundeei tokiko eta eskualdeko beharretara egokitutako informazioa zabaltzen laguntzea.
  • Herritarrei Europako erakundeetara itzultzeko informazioa eskaintzea, galdetegi, iritzi edo iradokizunen bidez.

Helburu horiek lortzeko, ekintza ugari egiten ditugu:

Helburu horiek lortzeko, ekintza ugari egiten ditugu:

  • Aurrez aurreko arreta Simón Bolivar kaleko bulegoan, astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:30era.
  • Iradokizunen postontzia gure webgunean.
  • Europe Direct webgunea: www.europedirectbizkaia.org
  • Europe Direct hileko newsletterra, bulegoari buruzko eta EBko jardueraren inguruko informazioarekin.
  • Europe Direct-en Facebook eta Twitter @EuropeDirectBiz .
  • Komunikabideetan parte hartu.

Tokiko ingurunerako interesekoak izan daitezkeen Europar Batasuneko gaurkotasuneko gaiei buruzko ekitaldi, tailer eta mintegiak antolatzea. Europa komunikatzea, eta hori modu sinplean egitea, gertutik eta herritarrei bideratuta. Hori da gure zentroaren helburu nagusia.

Hori dela eta, gai ugariri buruzko jarduerak antolatzen ditugu (enplegua, mugikortasun-aukerak, proiektuen finantzaketa, EBko politikak eta agenda eta abar).

Horietako batzuek laneko tailerren, mintegien… formatua dute. Beste batzuk hitzaldiak edo esparru-elkarrizketak dira. Europa modu dinamiko eta sortzailean hurbildu nahi dugunez, metodologia berri eta parte-hartzaileekin antolatzen dira saioak, Europako Parlamenturako hauteskundeak zirela eta LEGO SERIOUS PLAYrekin egin genuen moduan.

Iaz aurrez aurre eta sare sozialen bidez 600 kontsulta baino gehiagori eman diegu arreta. Era berean, webgunean 5.000 bisita jaso ditugu eta 300 lagunek baino gehiagok jasotzen dute EBko berriak dituen hileko buletina.

15 ekitaldi egin ditugu (jardunaldiak, tailerrak, mintegiak) Bizkaia osoan Europako herritarrentzat interesekoak diren gaiei buruzko informazioa emateko, eztabaidatzeko eta zabaltzeko.   Izandako eraginagatik, maiatzaren 9an, Europako Egunean, egindako ekintzak nabarmentzen dira, 2.000 lagun baino gehiago pasatu ziren gure karpatik informazioa jasotzera, liburuxkak, merchandisinga eta Europako gaiei buruzko bestelako dibulgaziozko material batzuk jasotzera.

edefundazioa
deusto

Azkenik, EBko hiri ugaritan egindako Informazioko eta Dokumentazioko Europako Sareen bileretan parte hartu dugu, Europako Batzordearen komunikazio arloko estrategiak ezagutzeko eta txertatzeko.