17 Jun, 2019

Testuinguru horretan, Family Zentrum erreferentziazko espazio gisa planteatzen da, Bizkaiko familiei laguntza eta babesa emateko, zerbitzu, proiektu eta jardueren katalogo batekin.

Europako Programen Zerbitzuarekin lotuta, Europa mailan balio erantsikoak eta erreferentzia adierazgarriak diren esperientziak identifikatu eta aukeratu ditugu; programak eta proiektuak ezagutzeko erreferentzia gisa erabil ditzagun, errepikatuz eta/edo erreferentzia garrantzitsuenak hartuz.  Hala sortuko da Family Zentrumerako erreferentziazko ekipamenduak markatuko dituen mapa.

Egokitasun, garrantzia, berrikuntza eta kalitate irizpideak eta kontsultatutako iturrien fidagarritasuna hartuta, eremu honetan 3 eta 5 erreferentziazko zentro jasoko dituen kokapen-mapa bat sortu dugu.  Prozesu horrekiko paraleloan eta beti ditugun epeak eta baliabideak aintzat hartuta, feedbacka jasotzen ari gara Family Zentrumerako planteatutako proposamena koherentea den eta Europa mailako proposamenekin bat ote datorren jakiteko: bertako proiektuek, kolektiboetarako jarduerek, aholkularitza-prozesuak, espazio fisikoaren ezaugarriek Family Zentrumen hasierako proposamenarekin loturarik baduten jakin nahi da.

Horretarako, edukien eta iturrien identifikazio, aukeraketa eta sistematizazio lanaz gain, prozesua optimizatzeko eta etengabeko elkarreragina, eraginkorra eta eragingarria  ahalbidetzeko lanean ari gara, beharrezkoa denean proiektuaren Talde Eragilearekin koordinatuta, emaitza onak jaso ahal izateko.

Horretarako, edukien eta iturrien identifikazio, aukeraketa eta sistematizazio lanaz gain, prozesua optimizatzeko eta etengabeko elkarreragina, eraginkorra eta eragingarria ahalbidetzeko lan egitea proposatzen da, beharrezkoa denean proiektuaren Talde Eragilearekin koordinatuta, emaitza onak jaso ahal izateko.

Erreferentziazko zentroak identifikatutakoan eta jardueraren inguruko lehen informazio maila lortutakoan, honako honetan egingo dugu aurrera: