curso_igualdad_2_def_

Gure erakundeetako emakume eta gizonen arteko berdintasunaren integrazioa pertsonen trebakuntzaren esku dago neurri handi batean. Sentsibilizatzea eta kulturak eta sinesmenak aldatzea oso garrantzitsua da, bai pertsonentzat bai erakundeentzat, erakundeko pertsonak kontzientziatuz erakundeak berdintasunerako bidea egiten baitu.

EDE FUNDAZIOA, BARRILERO eta FIT LEARNING erakundeek ikastaro interesgarri hau aurkeztu nahi dizute, zeina 21 bideo laburrekin eta galdera-erantzunen jolas batekin osatzen den.

MICROLEARNING: Bost minutu baino gutxiago 21 bideo laburrekin osatutako ikastaroa da. Bideo horiek EDE FUNDAZIOAK eta BARRILEROK egin dituzte.

GAMIFIKAZIOA: Bideoak amaitzerakoan, dibertsioa hasiko da. Jolas bat, bideoan jasotako kontzeptuei buruzko 100dik gora galdera. Parte-hartzaileen arteko erronkak, erantzunak, dominak, lorpenak… ikasi jolasten, jolastu ikasten.

MOBILE LEARNING: Dispositibo anitzeko sarbidea, edozein lekutan, uneoro eta nahi duzun orduan. Metroan, zure mugikorraren bidez, bulegoan…?

EGUNEROKO PLANIFIKAZIOA: Zure posta elektronikoan jaso ezazu eguneko lanari lotutako plana. 10-15 minuturekin nahikoa da. Astebete? Hilabete bat? Guk zure trebakuntza planifikatuko dugu, zure eguneroko lanean eraginik izango ez duen ikasketa eraginkor bat bermatzeko.

FIT EREDUA: Ikas ezazu gure bideon bidez (microlearning), autoebaluazioa burutu gure jolasaren bitartez (gamifikazioa), eta, nahi izanez gero, osa ezazu zure trebakuntza EDE FUNDAZIOAREN adituek zuzendutako mintegi presentzial batean parte-hartuz.

 

Halaber, beste bi ekimenetan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Doakoak dira, eta hurrengo asteetan egingo dira. Jarraian erantsitako esteken bitartez izena eman ahalko duzu. Esteka horien bitartez, gainera, ekimen horiei buruzko informazio gehiago jaso dezakezu.

1. Jardunaldi presentziala “Sensibilización en igualdad de género de mujeres y hombres(urriaren 1ean, Getxon):

2. “La semana de la igualdad” proiektua (urriaren 21ean, on line ikastaroa):

 

Informazio gehiago: consultoriagenero@fundacionede.org