30 Sep, 2019

GIZATEA – Gizarteratzeko eta Laneratzeko Euskadiko Enpresen Elkarteak gaur aurkeztu ditu sektorearen 2018ko datu nagusiak eta etorkizuneko erronkak Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarekin, Beatriz Artolazabalekin, batera, Bilbao Hostelen, Suspertuk kudeatuta.

Aurkezpenaren ondoren, sailburuak eta Gizateako kide diren erakundeek lehen eskutik ezagutu ahal izan dituzte aterpetxeko instalazioak.

Suspertu lan-merkatura sartzeko zailtasunak dituzten pertsonen gizarteratzea eta lan-munduratzea helburu duen enpresa da. EDE Fundazioak eta Suspergintzak sustatzen dute eta 2005ean sortu zuten.
ATERI marka komertzialaren pean, Suspertuk dozena bat instalazio baino gehiago kudeatzen du Euskadin: hotelak, egoitzak (ikasleenak, kirol arlokoak eta sozialak), gazteentzako aterpetxeak eta ostalaritzako establezimenduak. Urteko irabazien % 100 bideratzen dugu proiektu berriak finantzatzera eta funts propioak handitzera bideratzen dugu. Hamabost urte baino gehiago daramatzagu laguntza eta arreta ematen eta enplegu inklusiboa sortzen.

Gaur egun 48 laneratzeko postu ditugu.

• 27 lanaldi osoan
• 21 lanaldi partzialean
• Guztira: 38 lanaldi

8 laneko zentro: 7 Bizkaian (3 Bilbon, Getxon, Derion, Berrizen, Lekeition) eta 1 Gipuzkoan (Eibarren)
42 lanpostu kontratu arruntarekin. Staff, produkzioko teknikariak, aldi baterako langileak