12 Sep, 2019

haritu_post_berria

EDE – Suspergintza Fundazioak eta Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok sustatutako Kultura digital eta teknologiako laborategi berriak 2019ko irailaren 16tik abenduaren 14ra arte zabalduko ditu ateak, Azkuna Zentroko Lantegian.

Herritarrek zabalik izango dituzte espazio honetako ateak; edozeinek izango du aukera hurbiltzeko eta teknologiak probatzeko, esaterako, fabrikazio digitala, programazioa edo elektronika. Parte hartzeko ez da beharrezkoa aurrez ezer jakitea; aski da ikasteko eta probatzeko gogoak izatea.

Laborategiko programazioak atal hauek ditu, besteak beste: teknologia espezifikoko tailerrak, prestakuntzako zikloak teknologia-arloko arrakalak eta joerak leuntzeko, hitzaldiak eta aurkezpenak.

Interesatzen zaizu? Tailer bakoitzaren informazio gehiago izan nahi duzu?:

  • Teknologia eta fabrikazio digitalaren hastapenak
  • Soinu elektronikorako eta pentsamendu konputazionalerako sarrera
  • Laborategiko teknologiaren hastapenak
  • Infrasonoras

Informazio gehiago: Diana Franco dfranco@suspergintza.net

Sustatzaileak: EDE – Suspergintza Fundazioa eta Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao

Lankideak: Fundación Mutua Madrileña, Bizkaiko Foru Aldundia