01 Jul, 2019

Txosten honetan egindako azterketari esker, Emakundek haurduntza sobrogatua, ordezkapen bidezko amatasuna, alokairuko sabelak… gisa ezaguna den fenomenora hurbildu nahi izan du. Gaiaren egoera argitu, gaiari buruzko eztabaida publikoan parte hartzen duten eragileen jokaera desberdinak ezagutu, eta emakumeen bizitzetan eta eskubideetan aurrez ikus daitezkeen ondorioekin eta inpaktuekin lotuta ezagutza zabaldu nahi du.

Emakume batek beste pertsona edo bikote batentzat alaba edo semea sabelean hazteko praktikaren lehen kasua Michigan-en dokumentatu zen 1976an eta Espainian 2009an onartu zen Espainiako  Administrazioaren Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusian haur baten lehen izen-ematea.

Ordutik, fenomenoa ikaragarri hazi da eta, kalkuluen arabera, nazioarteko adopzio-tasen gainetik dago. Zenbait iturriren arabera[1], gaur egun, munduan 20.000 neska-mutil inguru jaiotzen dira aipatutako praktikaren bidez, eta kalkuluen arabera, guraso izateko asmoa duten espainiarrak 1.000 inguru dira.  Euskadin, praktika horren bidez jaiotako haurren kopurua urtean 250ekoa dela kalkulatzen da.

Praktika ilegala da Espainian, baina bikote asko baimenduta dagoen beste herrialde batzuetara joaten da, eta ondoren, adingabekoen erregistroa Espainian eskatzen dute.

2016ko udaren eta 2017ko udaren artean, eztabaida asko sendotu zen bai alderdi politikoen baitan, bai prentsan eta iritzi publikoan, hainbat gertaera direla eta. Horien artean, hauek nabarmendu behar dira: Sabelen Alokairuaren kontrako Estatuko Sarearen osaera, Espainiako Bioetika Batzordearen Txostena eta Ciudadanos-ek Parlamentuan hura arautzeko Lege Proposamena aurkeztea.

Subrogazioaren industriak egin duen publizitateak, haurduntza subrogatuaren aldeko apustua egin duten pertsona entzutetsuen kasuetan oinarrituta, iritzi publikoan, praktika horren ideia aurrerapen-elementu gisa sustatzen du. Hala eta guztiz ere, zeharkako izaerarekin, protestako mugimendu soziala ere sortu da. Hori oso ideologia desberdineko pertsonek osatzen dute, feminismoa eta kristau-bioetika barne.

Gaiak eztabaida handiak sortzen dituela kontuan hartuta, eta fenomenoak dituen eragin sozial, etiko, juridiko eta osasuneko eragin garrantzitsuak aintzat hartuta, Emakundek erabaki du 2018ko lehen hiruhilekoan, EDE Fundazioak lagunduta, helburu hauek lortzera zuzendutako sistematizazio-prozesua eta informazioaren azterketa aurrera eramatea:

[1] Horri dagokionez, informazio gehiago kontsulta daiteke datuei eskainitako atalean.

Azterketa Emakundek 2018ko uztailean Donostiako Miramar Jauregian EHUko Udako Ikastaroen baitan antolatutako “Haurduntza sobrogatua ala alokairuko sabelak? ” ikastaroan aurkeztu zen. Ikastaroaren helburua gaiaren inguruan elkarrizketari laguntzea da, aipatutako jokabide desberdinei buruzko informazioa eskainiz eta nork defendatzen dituzten, baita praktika horrek emakumeen eta adingabekoen bizitzetan eta eskubideetan dituen ondorio kultural, sozial, etiko eta juridiko desberdinen gainean ere.

Ikastaroari buruzko albiste batzuk hemen ikus dezakezu:

http://emakunde.blog.euskadi.eus/2018/07/emakunde-reflexiona-sobre-la-gestacion-subrogada-y-su-impacto-de-genero-en-los-cursos-de-verano-de-la-ehu-upv/

Txosten osoa hemen ikus dezakezu:

http://emakunde.blog.euskadi.eus/wp-content/uploads/2018/07/INFORMECOMPLETO21042018.pdf

Elkarrizketa hemen ikus dezakezu:

http://emakunde.blog.euskadi.eus/wp-content/uploads/2018/07/ANEXOENTREVISTAS21042018.pdf