01 Jul, 2019

inclusion_ede_fundazioa

Hau da EDE Fundazioko Aisialdi Eskolan murgilduta gauden Europako proiektuaren izena. Horren bidez, Aisialdi Hezitzailea sustatu nahi dugu etorkinen gizarteratzeko tresna gisa.

Kiribil Sarearekin eta EHUrekin lankidetzan dihardugu proiektuan, Baita Europako beste hiru bazkiderekin ere: Mládez Ulice (Eslovakia) Conversas Associaçao Internacional (Portugal) eta Giosef (Italia).

Gure helburua da baliabideen gida bat prestatzea (tresnak eta jardunbide egokiak), eta hori gure errealitateetako bakoitzean sozializatu ahal izatea, gizarteratzearen erronkari dagokionez lagungarri izan dadin.

Horretarako, tokian-tokian lanean ari gara mintegi irekiak eskainiz gizarte-erakundeei, TL taldeei, irakasleei, hezitzaileei, erakundeei, etorkinen kolektiboari berari… gure hurbilekoena den errealitateari buruzko informazioa jasotzeko, kontrastatzeko eta hausnartzeko.

Tokiko mintegietatik, Europako mintegietara joaten gara, eta han, gure bazkideen alboan, landutakoa bateratu eta errealitate bakoitzak eskainitakoarekin aberastuta itzultzen dugu.

Hemen abian jar ditzakegun ekimen posibleak egituratzen laguntzen digun prestakuntza eta baliabideak.

Gainera, herrialde bakoitzean gizarteratzearen inguruan egiten ari diren proiektuak in situ ezagutzeko eta bisitatzeko aukera aprobetxatzen dugu.

Hausnarketa eta praktika oinarri hartuta, aukera egokia da Aisialdi Hezitzaileak aurrean dituen erronkak partekatzeko eta kontrastatzeko, eta Eskola gisa, aukera bikaina dugu gure ikasleak nola ahaldundu jakiteko, horiek egingo baitiete aurre erronka horiei hezitzaile gisa.