BBK-Gizarte Ekintzak sustatutako erakundeak babesteko eta sendotzeko Indartu programaren bultzadarekin, SAREAK ETA ALFORJAK EHUNDUZ sortu da, ikaskuntza kolektiboaren esperientzia, Hirugarren Sektoreko erakundeetarako intereseko gaien inguruan.

2017 honetan, bost erakunde bildu zituen gaia Erakundeen Prestakuntza Plana izan zen.

EDE Fundazioko bi bideratzailerekin batera, bost erakundeak ikaskuntza-esperientzia partekatuan murgildu ziren, konfiantzazko testuinguruan elkarrizketa-prozesua abiatzeko prest, entzuteko eta elkar entzuteko, hausnartzeko, galderak egiteko eta norbere burua zalantzan jartzeko, helburuak jartzeko, ekintzak diseinatzeko… aukera sortuz, azken batean, ikaskuntza aktiborako jarrerarekin.

“Orkestra-zuzendari baten funtzioa musikariak animatzea da, irakastea, bideratzea eta inspiratzea, bakoitzak bere onena atera dezan”.

Daniel Barenboim

Formatu horretan, ezagutza ez dago pertsona jakin baten esku, ezagutza sortzailea da, taldeko ezagutzatik sortzen da, harremanetan, elkarrizketan, galdera produktiboetan, eskuratutako jakintzen loturetan…

Konpetentzien ereduan oinarritutako Guy Le Boterfen metodologiarekin, taldeko saioak eta banaka laguntzeko saioak konbinatu genituen erakunde parte-hartzaile bakoitzarekin. Ibilbide horren ondoren, honako hau topatu genuen:

  • Ekintzari lotutako ikaskuntza, lelo gisa.
  • Konfiantza eta konfidentzialtasuneko giroa, eskakizun gisa.
  • Saioen artean egin beharreko zereginen konpromisoak, baldintza gisa.
  • Norbere jardunbideei buruzko elkarrizketak eta galdera ahaltsuak, metodo gisa.
  • Parte-hartze eta hausnarketa bateratua, jardunbide gisa.
  • Aldaketa sortzen duen prozesua eta ikaskuntza eraldatzailea, gidari gisa.
  • Erakunde bakoitzera egokitutako prestakuntza-planaren diseinua, ondorio gisa.