03 Feb, 2019

mirada_otro

“La Mirada del Otro” (Bestearen begirada) Portugaleteko Udalak Bakeola Bizikidetza, Gatazka eta Giza Eskubideak elkartearekin lankidetzan sustatutako antzerki-proiektua da.

Bestearen begirada euskal gizartean terrorismoak sortutako minari buruzko antzerki-proiektua da. “Langraitz bidea” izenekoan biktimen eta biktimarioen artean izandako berrezarpen-topaketen inguruan landuta dago. 2011n, bitartekariek aurretiazko prestaketa eginda, ETAko kide ohien eta zuzeneko edo zeharkako biktimen artean izandako topaketen ingurukoa da antzezlana.

Bestearen begirada Euskadiri buruzko antzerki-trilogia baten bigarren atala da. Horrekin, Portugaleteko Udalak gizarte-egitura berreraikitzearen inguruko lana abiatu du, antzerkia eta publikoarekin elkarrizketa bateratua erabiliz.

Antzezlanaren bi emanaldi egin ziren 2016ko azaroaren 3an, bat goizez, eskola-umeekin, eta bestea, arratsaldez, herritarrekin.

Eskola-umeekin egindako emanaldian, antzezlanaren aurretik ikasleek landu beharreko material pedagogiko batzuk ere baziren osagarri, baita geroko dinamika bat ere antzezlaneko aktoreekin batera.

Herriko bost ikastetxek hartu zuten parte (Portugalete OLH, Juan Antonio Zunzunegi BHI, Nuestra Señora del Carmen ikastetxea, Santamaría ikastetxea eta Ballonti BHI). Guztira 260 ikasle eta 16 irakasle. 276 lagun, eta balorazioa ona izan zen.

Herritarrei zuzendutako emanaldian, amaieran Bakeolak dinamizatutako mahai-ingurua izan zen eta bertan izan ziren Carmen Hernández eta Maixabel Lasa, berrezarpen-topaketetan parte hartutako ETAren terrorismoaren bi biktima, eta antzezlaneko aktoreak.

300 lagun inguru hurbildu ziren eta haiekin batera partekatutako hausnarketak eta sentipenak sortu ahal izan ziren (hitzaldiko parte-hartzaileak eta publikoa) bizi izandako indarkeriaren inguruan, eta guztien artean berrezarpen-esperientzia horren inguruan sakondu ahal izan zuten.

teatro_ies_juan_antonio_ede