8m_emaktiva-2019

Emaktiva programari bizia ematen diogun pertsonak, taldeak eta emakume parte-hartzaileak, martxoaren 7an bildu ginen, martxoaren 8ko emakumeen eta gizonen arteko aukeren eta eskubideen berdintasun errealaren aldarrikapenekin bat eginez.

Ozentasun-ekitaldia Bilboko gure egoitzaren patioan izan zen. Topaleku bihurtu zen, eta programako parte-hartzaile guztien arteko harremana estutzeko aukera eman zuen. Ospakizun- eta aldarrikapen-giroa bizi izan genuen elkarrekin, eta ahalduntzeari eta emakumeek pairatzen dituzten desberdintasunei buruz hitz egin genuen. Halaber, hizpide izan genituen orain arte lortutako eskubideak eta lortzeke ditugunak, gure ahotsak eta eskuak bateratuz berdintasunaren alde elkarrekin deiadar eginez.

Parte-hartze kolektiboko giro horretan, Jasonek, iaz enplegua lortu ondoren, programan bere prozesua amaitutzat jo zuenak, ekitaldiari amaiera eman zion, “Melancolía de lo divino” olerki-liburua aurkeztuz. Bere ametsetako bat egia bihurtu da. Gogora ekarri zigun, enplegua bilatzen ari garenean bezala, bidea luzea eta zaila den arren, nork bere buruarengan eta bere aukeretan uste osoa izatea dela motibazio-iturri nagusietako bat. Eta bidea hobeto egiten dela, ondoan laguntza duzunean.

Agurtu aurretik eta kikara bat kafe hartzen ari ginela, hitz egin eta elkar gehiago ezagutzeko aukera izan genuen. Bien bitartean, emakumeak Emaktivari buruzko beren iritziak horma-irudi batean adieraztera gerturatzen ziren, galdera hauei erantzunez: ZER GENUEN IRITSI GINENEAN? ZER LORTZEN ARI GARA? ETA NORANTZ GOAZ? ZER LORTU NAHI DUGU?

Beren lekukotzen bidez, programako parte-hartzaileek adierazi zuten, gainean motxila astunak badituzte ere, Emaktivara ilusioarekin, eta hobetzeko gogoarekin eta nahiarekin gerturatzen direla, esparru pertsonalean nahiz profesionalean. Eta, beren ustez, programa ikasteko eta beren buruarekin adiskidetzeko espazio bat da. Beren buruarengan eta lan-etorkizunean eta etorkizun pertsonalean konfiantza eskuratzen doaz, eta taldearen eta kideen laguntzaz, ametsak eraikiz eta amets horiek lortzeko lan eginez, etorkizun hobe eta berdintasunezko baten bila.