oasis_bizkaia_ede_taldea

OASIS jolasa: Elos filosofiaren zazpi etapetan oinarritutako mobilizazio komunitariorako
metodologia.

Oasis jolasak Instituto Elos de Brasil, erakundeak burututako garapen komunitarioko esperientzien sistematizazioan du bere jatorria, 2000n. Esperientzia horietako batzuk hauexek izan ziren: Guerreiros Sem Armas programa, Santa Catarina Oasia eta maila altuko ahalmen eraldatzailea zuten komunitateetan burututako bestelako esku-hartzeak. Partaidetzan oinarritutako espazio publikoen diseinuarekin hasi zen Oasis. Hainbat esku-hartze burutu ostean, sistematizatu egin zituzten, hala prozesuak nola erabilitako tresnak

Bizipen horretan metodologiaren garrantzia nabarmendu zen, baina era berean, deskubritu zuten esperientzia horien bidez eraldaketa komunitarioaren dimentsioa nabarmentzen zela. OASIS JOLASA honela defini dezakegu: astebete inguru irauten duen ekitaldia. Jarduera horren bidez komunitate bati gonbita luzatzen zaio komunitateak berak hautatutako amets eta nahi kolektiboak proiektatu eta eraiki ditzan, modu kooperatiboan, tokiko talentu eta bitartekoak mobilizatuz.

Oasis metafora gisa

OASIS metaforaren bitartez leku pozgarriak berreskuratzeko idea erreskatatu nahi da, ilusioz, zorionez eta edertasunez betetako tokiak, gure desio eta nahiekin bat da egiten  uten guneak. Gure planetako hainbat eskualde eta komunitatetan zabaltzen diren “basamortuak” gorabehera, “oasiak” ere loratzen dira: konfiantzazko guneak dira, eta gune horietan ekintza kolektiboa berreskuratu daiteke. Hori izango litzateke, hain justu, proposamenaren ideia indartsuena.

Oasis Bizkaia

2012az geroztik, EDE Fundazioko eta Kiribil Sareko zenbait pertsona metodologia horretan trebatu dira. Halaber, Bizkaian eta Euskadin, Oasis proiektu eta esperientziak abiatu dira, Oasis Bizkaia markapean. 2015eko ekainean CEAL Networks egitasmoan parte- hartzeko aukera agertu zen. Proiektu hori oasis metodologian oinarritzen da, eta Europa mailan garatu zen. Gero, Europar Batzordeko Hezkuntza, Gazteria, Kirola eta Kulturako Zuzendaritza Nagusiak “jardunbide egokitzat” eta “kasu arrakastatsutzat” jo zuen. Gizarte Hezkuntzako Fakultateak Oasis Jolasari buruzko hainbat aurkezpen egin ditu EHU/UPVn. Aurkezpen horien xede nagusia izan da ikasleei ondoko hiru elementuak erakustea: tresna honen potentzialtasuna, dinamizazio komunitarioaren giltzarriak eta partaidetza sozialaren garrantzia, aldaketa motor eta esku-hartze komunitario gisa.

OASIS en la UPV, año 2018

Azkenik, bi adibide uzten dizkizuegu metodologia sakonago ezagutu dezazuen, bai eta orain arte burututako esperientziak ere. Oraingoan, Emanhar-ekin lankidetzan, Gizpuzkoan
garatutako bi esperientzia, Oasis Lab.

– Promover comunidades participativas 
– OASIS LAB, un proyecto de desarrollo comunitario