22 Jun, 2019

Gure prestakuntza-jardueraren zati gisa, modulu bat garatu dugu Giza Eskubideetan eta Bakearen alde Hezteko Elkarteen Foroak antolatutako Bakearen Kultura, Elkarbizitza eta Giza Eskubideak ikastaroaren testuinguruan.

Arlo formaleko eta ez formaleko hezitzaileei, udaleko teknikariei, GGKE-ei, arduradunei eta politikariei, ikasleei eta elkarbizitzari buruzko gaietan interesa duten pertsonei zuzendutako ikastaroaren helburua, beste batzuen artean, arlo honetan tokiko eta nazioarteko mailan lan egiten duten erakundeek aurrera eramaten dituzten jarduteko modu desberdinak ezagutu eta aztertzea da.

SIPEn giza eskubideetarako eta Europako instituzioetarako hastapenari buruzko eduki-bloke bat egin dugu. Ibilbide bat egiten du giza eskubideen historian, Europar Batasunean izan duen ezarpena eta garapena jasoz; horrez gain, Europako Hitzarmenen ildotik testuingurua ere aztertzen du, baita giza eskubideen babesean eta sustapenean duen aplikazio praktikoa ere, gaiari buruzko estekak eta intereseko baliabideak txertatuta.