10 Feb, 2019

osatzen_ede_jornada

2017an Familia eta Komunitateko Medikuen Euskal Elkartearekin, OSATZENekin, harreman berria hasi dugu.

OSATZENek, definizioan adierazten den bezala komunitateko osasunaren alde lan egiten duen erakundea izanik, komunitatera eta beste eragile sozial batzuetara zabaltzeko beharra ikusi du hori errealitate egiteko.  Eta gu partaidetza sozialaren eta komunitatearen garapenaren sustapenean lan egiten dugun eragile garenez, elkar topatu dugu.

Bi kolaborazio egin ditugu, otsailean eta azaroan, hurrenez hurren. Biak OSATZENek sustatutako partaidetza-espazioak dinamizatzera bideratuta zeuden, eta bazkideen kanpoko beste eragile batzuen partaidetzara irekita zeuden.

Otsailaren 11n izan zen topaketetako lehenengoa: Lehen mailako Arretari buruzko Espazio Irekiarekin egindako Hausnarketa Jardunaldiak agenda zurian parte-hartzaileentzako interes handiko 14 gai jaso zituen (90 lagun inguru).

Deialdia osasungintzaren arlokoak direnei edo ez direnei zabalik dago, osasunaren Lehen mailako Arretaren testuinguruan gairen bat partekatu edo hausnartu nahi duenarentzat. Gehienak Euskadiko osasun-zentroetako osasun-langileak, erizainak, familia-medikuak eta komunitate-medikuak, administratzaileak izan ziren, baina parte hartu zuten EHUko irakasleek, farmazialariek eta alkateek ere.

“Uztan” jasotakoak Osatzenen lan-ildoak markatzeko balio izan zuen, baita azaroan bertan izan ziren hurrengo jardunaldien edukia osatzeko ere.

http://www.osatzen.com/blog-osatzen/2017/hausnarketa-jardunaldiak-jornadas-de-reflexion.html

Azaroaren 17an, ELKARREKIN KOMUNITATEAN OSOTUZ leloa zuen jardunaldi horien testuinguruan, lankidetzako bigarren espazioa izan zen. Espazio horretan komunitateko osasunaren esperientzia ugari partekatu nahi ziren, ezagutarazteko eta proiektu berrien diseinua motibatzeko. Bestelako esperientzien mahaia zen, partekatzen diren proiektuak erakusgai jartzen dira bertaratutakoen hobekuntzak eta ekarpenak jasotzeko.

Bi espazioetan taldeko partaidetza-dinamikak erabili ziren, adimen kolektiboan eta partaidetzazko lidergoa duten taldeak egiten oinarrituta:

  • OPEN SPACE
  • EKINTZA JAKINTSURAKO DISEINUA

http://www.osatzen.com/jornadas2017/